Prentsa Aretoa
2020/06/16
Udalak San Pedro Plazan komun publikoa jartzea adjudikatu du
Komuneko kabina erosi eta funtzionamenduan jartzeko kostu ekonomikoa 50.000 eurokoa izango da
Udalak Covid-19aren krisiagatik eta Alarma Egoera deklarazioagatik martxoan etenda geratu ziren kontratazio espedienteak berriro hartzen jarraitzen du.
Zentzu honetan, pasa den astean San Pedro Plazan komun-kabina auto-garbitzailea erosi, instalatu, martxan jarri eta mantenua egiteko kontratua adjudikatu zen.
Lanak Aseos Públicos Ibéricos enpresari adjudikatu zaizkio 49.749 eurotan.
Kabina altzairu herdoilgaitzez eta gresitez eginda dago, zorua irristagaitza da eta mugikortasun urritua dutenek erabili ahal izango dute.
Barruko elementua guztiak ere altzairu herdoilgaitzak izango dira (komuna, paper-euskarria, laguntza-barra, esekitokia, konketa, esku-lehorgailua, paperontzia, etab.). Garbiketa eta desinfekzio sistema automatikoa izango du.
Udalaren espero du uda honetan instalatu eta martxan jartzea.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14