Prentsa Aretoa
2020/06/08
Argiztapen eraginkor berria La Piedrilla Parkean
Elektrikarien Brigadak sodio-lurrunezko farola zaharrak kendu eta LED motako berriak jarri ditu
Sestaoko Udala, Obrak eta Eraikinen eta Eremu Publikoen Mantentze-lanak arloaren bitartez, José Miguel de Barandiaran Parke publikoaren, La Piedrillako Parkea izenaz ezagunagoa, argiteria publikoa modernizatzeko obra egiten ari da.
Lan hauen bidez argiteria publikoaren eraginkortasuna hobetu nahi da, horretarako sodio-lurrunezko farolak kendu eta LED motakoak jarrita.
Obra hauen ardura Elektrikarien Brigadak hartu du eta parkea osatzen duten parterretan banatuta dauden globo motako 13 farolak berrituko dituzte eta era horretan %58ko aurrezpena lortuko da gune horretan.
Materialak erosten egindako inbertsioa 11.287 eurokoa da.
Proiektu berri honekin Sestaoko Udalak urrats berri bat eman du argiteria publikoaren modernizazioa eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14