Prentsa Aretoa
2020/06/02
Hilerriak 200 kolunbario eta errautsak uzteko gune batez osatutako Oroitzapenen Lorategia izango du
Udalak datozen egunotan adjudikatuko ditu lanak uda honetan lanak hasteko helburuarekin
Sestaoko Udalak hilerria hileta-erritu berrietara egokitu nahi du, hildakoak erraustea gero eta indar handiagoa hartzen ari baita. Horregatik, Sestaoko udalak, hilerriko partzela batean Oroitzapenen Lorategia deituko den esku-hartze paisajistikoa burutu nahi du. Obra honen bidez gune natural bat egingo da, familiek lagun maiteen errautsak utzi eta 1.572 errauts-kutxatila hartzeko 202 kolunbario instalatzeko.
Udal hilerriak azken urteotan izan duen aldaketarik handienetakoa izango du garai berrietara egokitu eta Sestaoko herritarrei kalitatezko zerbitzua ematen jarraitzeko. Proiektu honek bi helburu ditu, batetik hilerriak naturarekin lotura izateko lorategi gunea sortzea eta bestetik lagun maiteenak errausteko aukera hartzen duten familiei zerbitzua emateko azpiegitura bat egitea. Oroitzapenen Lorategia egiteko udal hilerriko 9. etxadia aukeratu da.
Etxadiak 671 metro karratuko zabalera hartzen du eta duela urte gutxira arte lurperatzeak egiteko terrario moduan erabili da. Denboran zehar ehorzketak gutxitzen joan direnez hilobiak libre geratzea ahalbidetu du, era horretan gorpuzkiak atera eta etxadia hileta-erritu berriak egiteko erabiltzea.
Oroitzapenen Lorategiak hiru parterre izango ditu, bata partzelaren goiko aldean eta gainerako biak lurzoruaren beheko aldean.
Partzelaren goiko aldean ereinotz bat landatuko da eta adaburuaren azpian txorko borobila, bertan hildakoari agur ekitaldia egin eta errautsak botatzeko. Ereinotza, loria eta betikotasunaren ikurra, espezie sinboliko moduan erabiltzen dira hilerrietan. Parterrea banku jarraitu batekin inguratuko da begiratoki bat egin eta partzela begiztatu ahal izateko. Partzelak duen desnibela ikusita, eremuari eusteko horma bat eraiki beharko da, puntu altuenean 2,40 metroko garaiera hartzen baititu. Goiko aldeko parterreari eusteko balio ahal izango du eta 480 errauts-kutxatila gordetzeko 64 kolunbario jasoko ditu.
Bigarren parterrea partzelaren beheko aldean egongo da. Urkiz landatutako soropil eremua izango da eta 486 errauts-kutxatila gordetzeko 63 kolunbario izango ditu.
Azkenik, hirugarren parterreak, hau ere beheko aldean, soropila eta urkiak izango ditu eta 606 errauts-kutxatila gordetzeko 75 kolunbario izango ditu.
Udalak 290.000 euroko diru-saila gaitu du obrak egiteko. Kontratua datozen egunotan adjudikatuko da presako izaerarekin obrak udan egiten hasteko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/26
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14