SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/05/25

Udalak ez die kobratuko ostalaritza establezimenduei terraza jartzeagatik

Neurria abenduaren 31 arte ezarriko da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko ostalaritza establezimenduek ez dute ordaindu beharrik izango terrazak jartzeagatik 2020 urte bukaerara arte. Udalak datorren astearteko osoko bilkuran onartuko du ordenantza fiskalaren aldaketa bat herri bidea mahai eta aulkiekin hartzeagatik kobratzen den tasa abenduaren 31 arte eteteko. 

Ekimen hau Sestaoko Udalak Covid-19aren eragina arintzeko abian jarritako planaren barruan sartzen da, eta orain dela aste batzuk iragarritakoari gehitzen zaio, egoera alarmaren deklarazioagatik establezimenduak derrigorrez itxi eta terraza erabili ezin izanik tasa ordaindu duten enpresariei dirua itzultzekoa, alegia.