SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/05/08

Sestaoko Udalak eta Sestao Bai-k hitzarmen bat sinatu dute Euskal Forging-ekin honen instalazioak handitzeko

Enpresak 12 milioi euro inguruko inbertsioa egiteko asmoa du datozen urteotan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Forging, S.A. enpresak, Sestao Baik eta Sestaoko Udalaren elkarte publikoak hirigintza hitzarmena sinatu dute Sestao Bai enpresa-parkean dauden zenbait partzelaren trukea egiteko. Operazio honen helburua Euskal Forging, S.A. enpresaren instalazioak handitzea da, era horretan enpresak jarduten duen merkatuetatik datozen eskaera berriei erantzun ahal izateko.

Euskal Forging, S.A. familia-enpresa da eta beroan, soldadurarik gabeko 10 metrora arteko diametroa duten eraztun ijeztuak egiten ditu merkatu eoliar offshore eta onshore-entzat eta baita errodamendu eta biderkatzaileak, turbinak, defentsak, olioa eta gasa eta ekipamendu-ondasunak, sektorearen barruan munduko liderren artean egonik.

Euskal Forging taldeak Gipuzkoako Irura herrian eta Mungiako Belako poligonoan ditu instalazioak eta Sestao Bai enpresa-parkean dago 2006 urtetik. Hasiera batean toki horretan aurretik zeuden hiru pabilioitan lan egiten bazuen ere, ekoizten duen merkatuaren dinamikak, eta merkatu horrek ezartzen dituen baldintzei erantzun ahal izan eta enpresak berak ezarritako helburuak lortu nahiak, instalazioak handitu eta jarduera garatzeko beste hiru pabilioi prestatzea ahalbidetu zuen.

Gaur egunera arte ekoizten igarotako urteetan lortutako esperientziak ematen duen ikuspegitik, eta kontuan hartuta enpresa honek ekoizten duen produktua kontsumitzen duten nazioarteko merkatuen dinamismoak ezartzen duen jardueraren berrantolaketa eta etengabeko egokitzapena, Euskal Forging, S.A. enpresak Sestaoko lantegia berriro ere handitzeko beharra ikusi du une honetan ekoizten dituenak baino formatu handiagoa duten eskaerei erantzun ahal izateko.

Instalazioak hazteko behar hori gauzatzeko hirigintza hitzarmen bat sinatu da Euskal Forging, S.A. enpresa, Sestao Bai elkarte publikoa eta Udalaren artean, eta hitzarmen horretan Sestao Bai enpresa-parkearen barruan dauden zenbait partzela trukatzea jasotzen da. Erabaki honen arabera, Euskal Forging, S.A. enpresak bi lur-sail izango ditu jabetzan, 3.947 eta 3.210 metro karratukoak, bere instalazioekin mugakide direnak, eta horietan bat edo bi pabilioi berri eraikitzeko asmoa du. Horren truke, Euskal Forging, S.A. enpresak enpresa-parkean duen 9.870 metro karratuko partzelaren titulartasuna lagako die Sestao Bai eta Sestaoko Udalari eta poligonoko kalea zabalduko du bertako mugikortasuna hobetuz.

Hitzarmen honen sinaduran Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Garapenerako eta Azpiegituretarako Diputatua; Josu Bergara Sestaoko Alkatea eta Iñigo Fernandez Garate Euskal Forging Taldearen Zuzendari Nagusia egon dira. Une horretatik aurrera Udalak eta enpresak halako proiektu batek eskatzen dituen hirigintza tramiteak egiten jarraituko dute, Plan Berezia, Birpartzelazio Proiektua eta Hirigintza Proiektua onartuz.

Euskal Forging, S.A. enpresak beroan, soldadurarik gabeko 10 metrora arteko diametroa duten eraztun ijeztu handiagoak egiteko instalazioak handitu eta gaur egungo merkatuaren eskaerei erantzuteko inbertsioa 12 milioi eurokoa izan liteke datozen urteotan.

Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Garapenerako eta Azpiegituretarako Diputatuak azpimarratu duenez “hitzarmen honen bidez Bizkaiko industria jarduera eta kalitatezko enplegua sustatzeko beharrari erantzun azkarra eta eraginkorra ematen zaio, Sestaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko erakunde-arteko lankidetza proiektua den Sestao Bai elkarteak sustatuta, jarduera ekonomikoak burutzeko lurzoru berriak berreskuratu eta garatzeari esker. Sestaon, Ezkerraldean, instituzioek enplegua mantendu eta sortzeko ahaleginak bereziki sendoa izan behar du. Are gehiago osasun larrialdi honek eragindako krisialdian. Hemen eta orain balio berezia hartzen du publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlanak helburu horiek lortzeko”.

Josu Bergara alkateak, bere aldetik, adierazi du proiektu hau bat datorrela Gobernu Planaren bi helbururekin, Sestao Bai arearen garapena amaitu eta udalerriko enpresak sendotzeko proiektuak tramitatzearekin hain zuzen. Sentsu honetan, alkateak modu positiboan baloratu du Euskal Forging bezalako enpresa garrantzitsu batek “Sestaoko udalerriarekin duen lotura estutzea enplegua eta jarduera ekonomikoa sortu eta Udalari diru-sarrera berriak ekarriko dizkion inbertsio ekonomiko handia eginez. Dudarik gabe berri hau itxaropentsua da Sestaoren etorkizunerako”.