Prentsa Aretoa
2020/04/30
Udalak 1,1 milioi euro bideratuko ditu Covid-19 Koronabirusaren eragina arintzeko
Dirua udalerriko ekonomia-sarea eta familiei lagundu eta osasun arloko materialak eta NBEak erosteko erabiliko da
Sestaoko Udalak 1,1 milioi euro bideratuko ditu lehen fase batean udalerrian koronabirusak eragin duen krisia arintzeko.
Diru funts hau une ekonomiko zaila jasaten ari diren familiei, autonomoei eta udalerriko ekonomia-sareari laguntzen, ekonomia berriro suspertzen, kontsumoa sustatzen eta azkenik osasun arloko materiala eta norberaren babeserako ekipoak erosten erabiliko da.
Diru funts hau hiru finantza bide erabilita lortuko da batez ere. Hasteko, Udalaz gaindiko administrazioetatik koronabirusaren kontra emandako diru-laguntzak. Bigarrenik, 2020ko ekitaldiko udal aurrekontutik arazo honi aurre egiteko bideratu daitezkeen diru-sailak. Eta hirugarrenik, diruzaintzako gerakina, hau da, Udalaren aurrezkia.
Hau guztia abian jartzeko Udalak dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren 336.386 euroko aparteko diru-laguntza jaso du eta honen bidez gizarte larrialdiko laguntzak ematen ari dira. Era berean, San Pedro jaiak ospatzeko erabiliko ez diren 250.000 euro, aldizkakoak ez diren diru-laguntzak ematera bideratuko dira, horren eskaera asko hasi baita azken asteotan. Gainerako dirua (milioi erdi eurotik gora), milioi bat eta ehun mila euro artekoa, Udalaren aurrezkietatik aterako da.
Gerora, hasiera bateko 1,1 milioi euroko diru-laguntza handiagoa izan daiteke egon daitezkeen beharrizanen arabera edo udalaz gaindiko administrazioetatik diru-laguntza berriak jasotzen dituen neurrian.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14