SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/04/23

Udalak dirua itzuliko du Kiroldegiak, Musika Eskola eta Euskaltegia ixteagatik, baita ostalaritzako terrazengatik ere

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea uztailaren 15era arte luzatuko da

rss Ezagutzera eman
Udalak dirua itzuliko du Kiroldegiak, Musika Eskola eta Euskaltegia ixteagatik, baita ostalaritzako terrazengatik ere

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak, alarma egoera dela eta azken asteotan sustatutako neurri sozial eta ekonomikoekin jarraituz, zuzenean kudeatzen dituen zerga, tasa eta zerga publikoen gaineko honako neurri hauek hartu ditu.

KIROLDEGIAK
Udalak kirol instalazioak publikoari ixteagatik ezin erabili izan direnez, urteko abonuen eta hilabeteko kuoten zati proportzionala itzuliko du. Diru itzulketa hau alarma egoera altxatzen denean eta kirol instalazioek jarduera berreskuratzen dutenean egingo da.

EUSKALTEGIA ETA MUSIKA ESKOLA
Udalak Musika Eskolak eta Euskaltegiak irakaskuntza jarduerarik egon ez den aldiko matrikulen zati proportzionala itzuliko du. Diru itzulketa hau alarma egoera altxatzen denean eta bi zerbitzu hauek lan jarduera berreskuratu dutenean egingo da.

OSTALARITZAKO TERRAZAK
Udalak jarduera derrigorrez itxi behar izanagatik ordaindu eta ezin erabili izan duten terrazagatiko tasa itzuliko die ostalaritza establezimenduei. Diru itzulketa hau alarma egoera altxatzen denean eta Udalak jarduera berreskuratu dutenean egingo da.

UDAL APARKALEKUAK, ETXEZ-ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA, ENPRESA HAZTEGIA, ADINEKOEN UDAL EGOITZA ETA BESTELAKO KANONAK
Martxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean kobratu ez diren ordainagiriak 2020ko iraila eta 2021eko iraila bitartean kobratuko dira era hainbanatuan.

ORDAINKETA-PLANAK ETA ORDAINKETA ZATIKAPENAK
Ordainketa planen edota zorren zatikapenak ekitaldi honetan arautuko dira, alarma egoera amaitzen denean emandako epeak berregokituz.

ZIGORRAK / ISUNAK
Isunak ordaintzeko deskontuen aldiak luzatu egingo dira alarma egoera ezarrita dagoen bitartean.

TRAKZIO MEKANIKO IBILGAILUEN ZERGA ETA ESPALOI-PASABIDEAREN GAINEKO TASA
Berri garrantzitsuena zerga hauei buruzko azken komunikazioa eman denetik ordainketa aldia 2020ko uztailaren 15era arte luzatzea izan da

Apirilaren 20tik eta maiatzaren 29a arte, biak barne, Trakzio Mekaniko Ibilgailuen Zerga eta Espaloi-pasabidearen gaineko Tasa Kutxabank, BBVA, Caixabank eta Caja Rural de Navarra entitateetan ordaindu ahal izango da etxean jaso den ordainagiria aurkeztuta. Internet erabilita ere ordaindu ahal izango da, Udalaren webguneko orrialdean (www.sestao.eus), agertzen den Ordainketa Pasabidearen bidez, adierazitako ordainagirian datozen datuak sartuz.

Bi zerga hauek atzeratu nahi izanez gero, 2020ko maiatzaren 30etik uztailaren 7a bitartean, Castaños Eraikineko lehen solairuan, bertara joanda, helbideratu ahal izango da ordainketa edo bestela era elektronikoan (www.sestao.eus) udalaren web orrian. Aukera hau eginez gero, Udalak zerga eta tasa aldiaren azken egunean kobratuko du, hau da, 2020ko uztailaren 15ean.

GAINERAKO ZERGA ETA TASAK
Gainerako zerga eta tasen ordainketa, borondatezko zein ordainarazpen aldian alarma egoera amaitzen denean arautuko dira.