Prentsa Aretoa
2020/03/31
Sestaoko Udaltzaingoa indartu egingo da 12 udaltzain berri hartuta
Datozen egunotan hasiko dira lanean Arkauteko Akademian formakuntza hartzen egon ondoren
Datozen egunotan hasiko dira lanean Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian formakuntza amaitu ondoren eta Sestaoko Udaltzaingoaren plantillaren parte izango dira koronabirusaren krisialdiak irauten duen bitartean.
Neurri hau Arkauteko Akademiako klaseak eten direlako hartu ahal izan da eta Udala bere aldetik une honetan ezinbestekoa den zerbitzua hornitzeko egiten ari den ahaleginagatik.
Josu Bergara alkateak adierazi duenez, “Polizia garrantzi handiko lana egiten ari da koronabirusaren krisialdi honetan, Alerta Egoera betearaziz eta besteak beste garrantzitsuak diren beste arlo batzuetan ere lan eginez, hala nola, delinkuentziaren kontrako borrokan eta bizikidetza hobetzeko lanetan, eta horregatik uste izan dugu garrantzitsua dela Arkauten formakuntza amaitzen ari ziren 12 profesionalekin plantilla indartzea”.
Erabaki honekin aukera egongo da plantilla eguenean 8 orduko sei txandatan berregituratzeko, astebeteko lana eta atsedena hartzeko beste bat ezarriz, era horretan patruilatzen ari diren bikoteak egonkortuko dira eta SARS-2-Covid-agatik balizko positiboa egonez gero prebentzioa indartu egingo da.
Neurri horien barruan, Babeserako Ekipo Indibidualak hartu dira agente bakoitzarentzat, esaterako 150 FFP2 maskara. Lanera sartzen diren agenteak eta lana amaitzen dutenak ez dira leku beretik pasatzen eta aldageletan ez daude inoiz batera. Desinfektatzeko produktu bat erabiltzen da langile bakoitzaren oinetakoak garbitzeko Mendietako Komisaldegira sartu aurretik.
Pasa den astean enpresa espezializatu batek desinfektatu zuen Komisaldegia. Ibilgailuak herriko enpresek egunero desinfektatzen dituzte ozonoa eta lurruna presioan erabilita.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14