SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/02/24

Udala hurrengo egunetan Alberto Arrue kalea berritzen hasiko da

Lanak 234.000 euroren truke adjudikatu dira

rss Ezagutzera eman
Udala hurrengo egunetan Alberto Arrue kalea berritzen hasiko da

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak hurrengo egunetan Albiz auzoan Alberto Arrue kaleko urbanizazio-lanei ekingo die.
 
Alberto Arrue kalea oso-osorik altxatuko da berria egiteko. Proiektuaren barruan honakoak sartuak daude: uraren saneamendu- eta hornidura-hodiak aldatzea, irisgarritasuna irabazteko espaloiak berritzea, fatxadatik argi publikoak kentzea eta kalean farolak ipintzea, galtzada asfaltatzea eta bideko seinaleak jartzea. Guztira 650 metro karratutan jardungo dute.
 
Lanak Auzoak Berritzeko Planaren barruan kokatzen dira eta 233.929 euroren truke Asfaltados y Construcciones Morga enpresari adjudikatu zaizkio.