SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/02/17

Udalak 56 makina berri instalatu ditu Las Llanaseko gimnasioan

Udalak erosteko 140.000 euroko inbertsioa egin du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Las Llanas kiroldegiko gimnasioak berriz zabaldu ditu ateak, kardio- eta muskulazio-makina berriak instalatzeko bi aste itxita egon ondoren.

Udalak 140.000 euroko inbertsioa burutu du, alokairuan BH markako 56 makina lortzeko. Horrez gain, kontratuaren barruan lau urtez mantentze-lanak sartuak daude.

Instalatutako aparatuen artean eskailerak, korrika egiteko zintak, eliptikoak, bizikleta bertikalak, spinningeko bizikletak, arraunketa-makinak, multipower makinak, halterak, besoak eta sorbalda lantzeko ekipoak, kokorikatzeak egiteko makinak, etab. aurki daitezke. Laburbilduz, gimnasioko 500 bazkidek baldintza ezin hobeetan entrenamendua egiteko beharrezkoa den guztia dago

Gimnasioa itxi behar zela aprobetxatuz, garbiketa orokorra egin da, instalazioak margotzeaz gain. Gainera, ispiluen lerroa zabaldu da eta elektrizitate- nahiz internet-harguneak jarri dira gimnasio osoan, makina berriei zerbitzua emateko.

56 makina berri horiek instalatu ondoren, Las Llanaseko gimnasioak guztira 107 aparatu ditu. Makina zaharrei dagokienez, berriz tapizatuko dira, itxura berriekin bat etortzeko.

Berriei tokia uzteko Las Llanaseko gimnasiotik kendu diren makinei buruz, kontserbazio-egoera onenean zeudenak La Benedictako muskulazio-gimnasiora eraman dira, bertan makineria zertxobait hobetzeko.

Gainerakoak udalaren kirol-instalazioetan diharduten klubek erabil ditzaten eskaini dira.