SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/02/13

Udalak bihar eskaladako boulderra berriro irekiko du, zaharberritze-lanak amaitu ondoren

La Benedicta kiroldegian dagoen gune horrek 86 metro karratuko azalera dauka eskalatzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak bihar, ostiralarekin irekiko du berriro eskaladako boulderra, La Benedictako kiroldegian, azken hilabeteetan egin diren zaharberritze-obrak amaitu ostean.

Eskaladan ohiko babes-materialik gabe entrenatzen diren pertsonentzako kirol gunea da boulderra; soken eta arnesen ordez koltxoneta bat erabiltzen da erorketen ondorioak leuntzeko.

Egindako lanen bidez gune hori osorik birmoldatu da. Hain zuzen ere, lan horien kostua 24.946 euro izan da.

Kirol Arloko zinegotzi Jesús Amenedok azaldu duenez, azpiegitura horren ezaugarri nagusia da “jende hasiberriari nahiz erdi-mailako eta goi-mailako eskalatzaileei aukera ematen diela eskalada egiteko”.

Boulderra squash-kantxa zahar baten barruan dago muntatuta. Lau panel dauzka, eta guztira 86 metro karratuko azalera dauka eskalatzeko.

A panelak 5 graduko inklinazioa dauka, gutxi gorabehera 7 metroko luzera, eta 4 metroko ibilbidea (garaiera).

B panelak 10 graduko inklinazioa dauka, gutxi gorabehera 6 metroko luzera, eta 4 metroko ibilbidea (garaiera).

C panelak 30 graduko inklinazioa dauka, gutxi gorabehera 4 metroko luzera, eta gutxi gorabehera 4 metro etea erdiko ibilbidea (garaiera).

Azkenik, D panelak 40 graduko inklinazioa dauka, gutxi gorabehera 4 metroko luzera, eta gutxi gorabehera 4,5 metroko ibilbidea (garaiera).

Ia-ia 1.000 helduleku eta 200 euskarri instalatu dira, heldukera bideratzeko.

Boulderrak ‘Campus Board’ izenekoa dauka, erdi-mailako eta goi-mailako erabiltzaileek intentsiboki erabiltzeko instalazioa. Instalazio hori kirol-eskaladarako egindako edozein entrenamendutan erabiltzekoa da.

Halaber, ‘esekidura-taula’ bat dauka; horren bidez eskalatzaileak indarra hartzeko ariketak egin ditzake heldulekuetatik zintzilika dagoela.

Azkenik, ‘beso-flexioetarako barra’ bat dauka, hainbat motatako ariketak egiteko.