SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/01/21

Sestaoko Udalak Sahararentzako elikagai-bilketan laguntzen du

Edukiontziak hilaren 27tik (astelehena) 31ra arte (ostirala) egongo dira ikastetxeetan eta udal eraikinetan

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak Sahararentzako elikagai-bilketan laguntzen du

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko udalak, Barakaldo Sahararekin –“Salam”– elkarteak egindako eskariari jaramon eginez, aurten ere Sahararen aldeko euskal karabana: itxaropena elikatu proiektuarekin bat egingo du.

Hala, Udalak edukiontziak instalatuko ditu ikastetxeetan eta udal eraikinetan, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako elikagaiak biltzeko.

Kaiola horiek urtarrilaren 27tik (astelehena) 31ra (ostirala) egongo dira jarrita. Bertan paketeak utzi ahalko dira: arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea eta konpresak.

Sestaon biltzen diren produktu guztiak Sahararen aldeko XVI. karabanari gehituko zaizkio. Karabana hori gutxi barru Euskaditik irtengo da Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetara, premia bizikoondasun horiek ahal den neurrian biztanleria horrek gaur egun elikagaien aldetik bizi duen krisi larria arinduko dutelakoan.

Udalekook herritarrei dei egiten diegu proiektu horretan laguntzeko, familia bakoitzak dauzkan aukeren barruan.