Prentsa Aretoa
2020/01/13
Haurrentzako parkeak eta adinekoentzako gimnasia-aparatuak hobetzeko plana aurkeztu da
Udalak hobetzeko hurrengo lau urteetan 720.000 euro inguru inbertitzea aurrez ikusia du
Sestaoko Udalak haurrentzako parkeak eta adinekoentzako gimnasia-eremuak hobetzeko plana idatzi du eta egikaritzeari begira, hurrengo lau urteetan 720.000 eurotik gorako inbertsioa aurrez ikusten du.
Udalerriak gaur egun haurren aisialdirako eta jarduera fisikorako 26 eremu ditu; horietatik 20 haurrentzako parkeak dira, 3 kirol-guneak, 1 adinekoentzako gimnasia-aparatuen eremua eta 2 mistoak, hauda, haurrentzako zabuak eta adinekoentzako gimnasia-aparatuak dituzte.
Obren Sailak eremu guztiak zehatz-mehatz aztertu ditu eta jarduera-plana egin du. Horren arabera, 26 eremuetatik 20 eremutan jardun partziala gauzatzea proposatzen da, gutxi erabiltzen delako bat kendueta berri bat jartzearekin batera.
Udalak egingo dituen hobekuntzak lau multzotan sailkatu daitezke. Kasu batzuetan jarduera txikiak gauzatuko dira. Beste batzuetan, berriz, hobetzeko eremua zabalduko da. Hirugarren esku-hartze mota instalazioaoso-osorik berritzean datza; bien bitartean, laugarrena asmo handikoa da eta oso-osorik berritu nahiz zabalduko da.
Aniztasun funtzionala duten pertsonen aisialdia sustatzeko, kasu guztietan, bai haurrentzako jokoetan, bai gimnasia-guneetan, elementu barneratzaileak instalatuko dira eta hori azpimarratzea garrantzitsuada.
Jarduerak honako moduan banatuko dira:
- La Benedicta pasealekuko gimnasia-gunea: Eremua oso jendetsua da, La Benedictako kiroldegiaren kanpoaldean kokatzen baita. Eremua erabat berrituko da eta adinekoentzako gimnasia-aparatuakipintzeko gune berrira zabalduko da. (2020) Ildo horri jarraiki, pasealekuari balio handiagoa ematen jarraituko zaio eta kalistenia-zirkuituaren bitartez ariketa fisikoa sustatuko da. (2021)
- La Benedictako parkeko haurrentzako gunea: Udalak erabili eta gozatzeko parkeari balio gehiago eman nahi dio eta, xede horrez, jokoen eremua zabaltzea du helburu. Hala, elementu barneratzaileaksartu eta piknik-gunean mahai berriak jarriko ditu. (2021)
- Sotera de la Mier: Eremu honetan adinekoentzako aparatu bioosasuntsuak berrituko dira eta aparatu barneratzaileak, kognitiboak eta fisikoak erantsi ere bai.(2020)
- La Anunciación auzunea: Kasu honetan lorategian haurrentzako gunea kentzea proposatzen da, jende gutxi baitabil. Hala, balio handiagoa emango zaie inguruneko eremu hurbil eta zabalagoei.(2020)
- Marqués de la Fidelidad: Kasu honetan haurrentzako parkea zabaltzearen aldeko apustua egingo dugu, inguruneari eta auzoari balio handiagoa emateko. Horretarako, haurrentzako joko barneratzaileaketa zoru berria ipiniko dira. (2021)
- Hiru Kontzejuen plaza: Txabarri SestaON Bizi programari dagokion batzordean aztertzear dago.
- El Sol parkea: Planak haurrentzako parkea zabaltzearen aldeko apustua egin du. Xede horrez, haurrentzat joko askoko eremu barneratzaile berria eta/edo kirol askoko pista instalatukoda. Halaber, pilotalekua txukunduko da eta estaltzea aztertu ere bai. (2023)
- Las Llanaseko kiroldegia: Haurrentzako parke hau oso-osorik berrituko da Las Llanas zumartegia urbanizatzeko obren barruan. Zabu berriak ipiniko dira eta berrikuntza modura adinekoentzakogimnasia-aparatuak. (2020-2021)
- Barandiaran “La Piedrilla” auzunea: Eremua erabat berritzea eta berria nahiz barneratzailea jartzea proposatzen da. Gainera, joko askoko gune handia eta txikia jarriz zabalduko da, Albizauzoari eta inguruneari balio gehiago emateko. Estaltzeko azterketa eta balorazioa egitea irekia utziko da. (2022)
- Elizako parkea (Las Llanas zumartegirantz): Elizako parkeko bideak hobetzeko obrak aprobetxatuta, dauden adinekoentzako gimnasia-aparatuak berrituko dira. (2020)
- Elizako parkea (San Diego kalerantz): Oraingo kirol-gunearen ordez berria, balio handiagoa duena, jartzea proposatzen da. Ildo horri jarraiki, udalak gazteentzat kirol-gune barneratzailea(kalistenia, kirol askoko pista, eskalada-murrua, skate pista…) sortzeko aukera aztertuko du. Gazteentzat topaketa-puntu bihur liteke. (2021)
- Kasko plaza: Planak haurrentzako gunea erabat berritzea proposatzen du, estaltzeko aukera aztertu eta baloratzea irekia uztearekin batera. (2020)
- Conde Balmaseda plaza: Proposamenean haurrentzako eremu guztia oso-osorik berritzea proposatzen da. Berria eta barneratzailea ipiniko da.(2021)
- San Pedro plaza: Haurrentzako eremua berria da. Joko barneratzaileak sartzeko aukera balioetsiko da.
- Begoñako Andra Mari ikastetxea: Egoera onean dago. Udalak hamabostean behin mantentze-lan prebentiboak eta zuzentzaileak egiten ditu.
- Amador Palma parkea: Parke honek haurrentzako parkea eta adinekoentzako gimnasia-aparatuak ditu, baina altuera desberdinean kokatzen dira. Egungo kokapena aldatzeko aukera aztertukoda. Hala, adinekoentzako gimnasia-aparatuak gora eta zabuak behera eraman nahi dira. Bi eremuak zabaldu daitezke, ingurunea gehiago erabili eta balio handiagoa emateko. (2022)
- Kuetoko herri ikastetxea: Egoera onean dago. Udalak mantentze-lan prebentiboa eta zuzentzailea egiten du hamabostean behin.Jokoak eta zorua erabat berritzea Eusko Jaurlaritzaren aginpidekoa da.
- Sor Josefa Balda parkea: Zorua berritzea planteatzen da. Juan Ellacuria egoitzaren aurrean kokatua dagoenez, zentrotik ateratzen diren adinekoentzat zirkuitu kognitibo eta fisikoa sartzekoaukera aztertuko da. (2020 eta 2022)
- Portopin parkea: Kasu honetan, haurrentzako jokoen eremua zabaltzea planteatzen da. Jarduera horrek joko askoko gune barneratzailearekin inguruneari balioa ematea du helburu. (2020)
- Jaureguibeitia “Ondejeda” bidea: Zabala denez, eremu honek aukera handiak eskaintzen ditu. Analisiaren ondoren, haurrentzako gunea zabaltzea proposatzen da eta gune fisiko nahiz gazteentzakoeremuarekin (kirol askoko pista) batera, adinekoentzako aparatu bioosasuntsuak instalatzea iradoki du. (2023)
- Albiz herri ikastetxea: Haurrentzako eremua, oso zaharra. Udalak hamabostean behin mantentze-lan prebentiboak eta zuzentzaileak egiten ditu. Jokoak eta zorua erabat berritzea Eusko Jaurlaritzaren aginpidekoa da. (2020)
- Albiz haurreskola: Egoera onean. Joko berrien multzoa. Udalak hamabostean behin mantentze-lan prebentiboak eta zuzentzaileak egiten ditu. Jokoak eta zorua erabat berritzea Eusko Jaurlaritzaren aginpidekoa da. (2020)
- Ondejeda “Las Camporras” parkea: Planak jokoen eremua zabaltzea proposatzen du, auzokideentzat aisialdi-gunea finkatzeko. (2022)
- Markonzagako parkea: Kasu honetan dagoen gunea kentzea proposatzen da, hurbil beste parke batzuk hobe ekipatuak baitaude. Bere ordez, gazte eta adinekoentzat kirol-gunea instalatzeko aukera aztertuko da.(2023)
- Markonzagako herri ikastetxea: Joko berrien multzoa. Udalak hamabostean behin mantentze-lan prebentiboak eta zuzentzaileak egiten ditu. Jokoak eta zorua erabat berritzea Eusko Jaurlaritzaren aginpidekoa da.(2020)
- Vista Alegre herri ikastetxea: Joko berrien multzoa. Udalak hamabostean behin mantentze-lan prebentiboak eta zuzentzaileak egiten ditu. Jokoak eta zorua erabat berritzea Eusko Jaurlaritzaren aginpidekoa da.
- Markonzagako haurreskola: Ez du zaburik. Udalak haurreskolara joaten diren 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzat joko askoko eremu berria instalatzeari ekingo dio. (2020)
2020. urterako erronkak
2020. urterako, udalak bederatzi erronka finkatu ditu, hala nola Kasko plazan, La Benedictako pasealekuan, Sotera de la Mierren, La Anunciación auzunean, El Sol parkean, Elizako parkean (Las Llanas zumartegirantz),Portopin parkean, Markonzagako haurreskolan eta San Pedro plazan jardutea.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14