Prentsa Aretoa
2019/12/11
Markonzaga ikastetxeko jolastokia asteburuetan irekiko da urtea amaitu arte
Udalak jolasgune berri gisa erabiltzen dela egiaztatu nahi du, 2020an denbora-tarte luzeagoetan irekitzeko asmoarekin
Markonzaga Ikastetxe Publikoko jolastokiaren ateak datozen hiru asteburuetan irekiko dira jende guztiarentzat, instalazio horiek lagunekin jolasteko edo euren seme-alabekin aisialdi-tarte batez gozatzeko erabili nahi izanez gero.
Esperientzia hori proba pilotu gisa sortu da, ikusteko ea herritarrek ondo hartuko duten plazak eta Begoñako Andra Mari ikastetxeko jolastokiak ez diren beste eremu batzuk aisialdirako eta astialdirako irekitzea.
Honela sortu zen proposamen hori: Alderdi Sozialistak aurkeztu zuen, 2019ko udal aurrekontuan egindako zuzenketa baten bitartez, eta gobernu-taldeak onartu egin zuen.
Horrenbestez, Markonzaga ikastetxe Publikoko jolastokia irekita egongo da proba pilotu hori egiteko abenduaren 14, 15, 21, 22, 28 eta 29an, larunbatetan 17:00etatik 21:00etara eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara; jolastokian begirale bat egongo da, instalazioak behar bezala erabiltzen direla egiaztatzeko.
Esperientzia pilotu hori amaitutakoan, Udalak emaitzak baloratuko ditu eta erabaki egingo du 2020an jarraitzen duen ala ez. Udal aurrekontuaren zirriborroan partida bat dago, Udalak azkenik jolastokia irekitzea erabakiz gero finantzaketa emateko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14