Prentsa Aretoa
2019/12/10
Behargintzak biltegiko saltzailearen bi ikastaro antolatuko ditu kontratatzeko konpromisoarekin
Ikastaroak urtarrilean hasiko dira irakasten eta guztira 26 plaza daude
Udalak, Bricomart enpresarekin lankidetzan, bi ikastaro antolatuko ditu, pertsona langabetuak biltegiko saltzaile modura trebatzeko. Interesgarriak dira prestakuntza-prozesua gainditzen dutenen artean gutxienez pertsonen % 50 kontratatzeko konpromisoa baitago.
Bihartik, abenduaren 11tik (asteazkena), urtarrilaren 3ra (ostirala) arte ikastaroetan izen-emateko epea irekia egongo da. Guztira 26 plaza eskainiko dira. Ikastaroak urtarrilaren 13tik martxoaren 27ra bitartean irakatsiko dira goizez Sestaotik kanpo.
Ikastaroetan izena eman nahi duten pertsona interesdunak bihartik aurrera udaleko Behargintzara zuzen daitezke. Hori Txabarri kaleko 20. zenbakian dago. Gauza bera egin beharko dute, ikastaroen ezaugarriak eta baldintzak jakin nahi izanez gero.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























