SESTAO

Prentsa Aretoa

2019/11/28

Sestaoko Udalak 9.000 eurora arteko laguntza emango du langabetuak kontratatzen dituzten enpresentzat

Kontrataziorako laguntzak eskatzeko epea gaur, ostegunarekin hasiko da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

2019-2020 Enplegu Planak gaur arte 73 langabeturen zuzeneko kontratazioa sustatu du. Plan horren barruan, Sestaoko Udalak abian jarriko du langabetuak kontratatzen dituzten udalerriko enpresei zuzendutako laguntza ekonomikoen programa bat.

Kontrataziorako laguntzen programa horrek 210.000 euroko zuzkidura dauka.

Dirulaguntzak Sestaoko enpresei emango zaizkie, enpresa fisiko nahiz juridikoak izan, baldin eta lantokia eta jarduera ekonomikoa udalerriaren barruan badauzkate.

Kontratuak diruz lagundu ahal izateko, eskakizun batzuk bete beharko dira:

Lehenengoz, programatik bazter geratzen dira prestakuntzako eta ikaskuntzako kontratuak.

Bigarrenez, kontratuek gutxienez 3 hilabete iraun beharko dute.

Hirugarrenez, kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan ahalko dira, kontuan hartuta azken horiek gutxienez lanaldi erdikoak izan eta gutxienez 6 hilabete iraun beharko dutela.

Laugarrenez, kontratazioek enplegu-sorketa garbia ekarri beharko dute diruz lagunduko diren kontratuak egin zaizkien pertsona horiek lanean hasi aurreko hiru hilabeteetan enpresak zuen batez besteko plantillan.

Eta bosgarrenez, kontratazioak 2019ko ekainaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira; beraz, programak atzeraeragina dauka. Eta, nolanahi ere, kontratazioetarako dirulaguntzak gehienez ere 2020ko ekainaren 30era arte emango dira.

Kontratatutako pertsonak udalerriko biztanle izan beharko du gutxienez 2019ko urtarrilaren 1etik, eta kontratazioa egin aurretik langabezian egin beharko du.

Laguntzen zenbatekoak honako hauek izango dira:

  • 3.000 euroko gehieneko laguntza 3 hilabeteko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko.
  • 6.000 euroko gehieneko laguntza 6 hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko kontratu bakoitzeko.
  • 9.000 euroko gehieneko laguntza 6 hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, baldin eta kontratatutako pertsonak DSBE kobratzen badu, 35 urte baino gutxiago badauzka, iraupen luzeko langabetu gisa katalogatuta badago edo 55 urte baino gehiago badauzka.
  • Kontratazioa lanaldi partzialekoa bada eta 6 hilabeteko edo gehiagoko iraupena badauka, dirulaguntza ez da % 100ekoa izango; aitzitik, zenbatekoa gutxituko da.

Eskabideak aurkezteko epea gaur, ostegunarekin hasiko da, eta 2020ko martxoaren 31n amaituko.

Laguntzak norgehiagoka metodoaren bidez emango dira, hau da, eskabideak jaso eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ahala, laguntzak emateko baimena emango da, horretarako bideratutako 210.000 euroko aurrekontua agortu arte.

Udalekook Sestaoko enpresa, saltegi, taberna eta autonomo guztiak animatzen ditugu aukera hau baliatzera eta langabetuak kontratatzera, laguntza ekonomiko horien onura jasotzeko.

Enpresa edo negozio bat daukaten pertsona guztiak, informazio zabalagoa jaso nahi izanez gero, Behargintzarekin harremanetan jarri ahal dira; bertan euren zalantza guztiak argituko dizkiete eta behar duten informazio guztia emango diete.