SESTAO

Prentsa Aretoa

2019/11/21

Abandonatutako abereak jasotzeko kontratu berrian alderdi berri batzuk biltzen dira, adibidez KEA metodoa eta adopzio-kanpainak egitea

Udalak gaur goizean sinatu du, bi urteko eperako

rss Ezagutzera eman
Abandonatutako abereak jasotzeko kontratu berrian alderdi berri batzuk biltzen dira, adibidez KEA metodoa eta adopzio-kanpainak egitea

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak gaur bide publikoan abandonatutako etxe-abereak jasotzeko eta zaintzeko zerbitzu integrala emateko kontratu berria sinatu du ZAUNK enpresarekin.

Kontratu horretan alderdi berri garrantzitsuak agertzen dira aurreko kontratuarekin alderatuta; alderdi berri horien artean nabarmentzekoak dira felidoen koloniak kontrolatzeko KEA metodoa ezartzea eta abandonatutako abereen adopzioa bultzatzeko kanpainak garatzea.

Herritarren Segurtasuneko zinegotzi Eduardo Abadek azaldu duenez, KEA metodoa aplikatzea eta abandonatutako abereen adopziorako kanpainak egitea “gobernu-taldekook kontratu berrian sartu nahi genituen, abandonatutako abereak jasotzeko zerbitzua hobetzeko, abereen bizi-kalitatea hobetzeko eta hainbat herritarren eskariak betetzeko, bi ekintza horiek abian jartzeko eskatu digute-eta abereen egoera hobetzeko helburuz”.

Sestaon abandonatutako abereak jasotzeko eta zaintzeko kontratua berritzeko prozesua publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez burutu da; hiru enpresa gonbidatu ziren prozesu horretan parte hartzera. Enpresa bik aurkezteari uko egin zioten; beraz, kontratua ZAUNK enpresari esleitu zaio, berak soilik aurkeztu baitu eskaintza, eta horrenbestez bera arduratuko da zerbitzuaz beste bi urtean.

Zaunk enpresak Iurretan dauka bere operazio-zentroa; hain zuzen ere, jasotzen dituen abereei tratu ona emateko beharrezko instalazio guztiak han dauzka. Abere horiei zentroan emango diete ostatu, eta bertan jasoko dute albaitaritzako eta etologiako tratamendu egokia. Zentroan parasitoak kenduko zaizkie eta dagozkien txertoak jarriko, txipik ez badaukate identifikatu egingo dituzte, zauririk edukiz gero sendatuko dituzte, eta jokaerari buruzko azterketa egingo diete.

Zentrora heltzen denetik 30 egun igarotakoan, aberea jabe legitimoak erreklamatzen ez badu, haren adopzioa bideratuko da. Horretarako, kontratu berrian hainbat gauza aurreikusten da, adibidez Udalaren web orrian banner bat instalatzea; banner horrek Sestao udalerriko adopzio-atalera bideratuko ditu txakur bat edo katu bat adoptatzeko interesa duten pertsonak, eta pertsona horiek atal horretan abere bakoitzaren argazki bat ikusiko dute, baita informazioa ere. Gainera, maskotak adoptatzeko eta ez abandonatzeko kanpaina bat egingo da hainbat egunez, herritarren artean kontzientzia sortzeko. Datozen asteotan Udalak enpresarekin batera data batzuk zehaztuko ditu ekintza horiek egiteko.

Gutxi barru zehaztuko den beste gai bat kaleko katuentzat KEA metodoa (Kontrolatzea, Esterilizatzea eta Askatzea) abian jartzea da; neurri horren helburua da kaleko katuen jaiotza-tasa murriztea, higienea sustatzea eta haien ongizatea hobetzea. Kontratu berriak Sestaoko hainbat lekutan, boluntarioen laguntzarekin, katuen koloniak sortzea aurreikusten du. Datozen asteotan udalak bilera egingo du Zaunk enpresarekin, laneko plana zehazteko eta abian jartzeko.

Next Euskadi