Prentsa Aretoa
2019/11/12
17 agente berri Udaltzaingoan
Bost agente gaur, asteazkenarekin sartuko dira, eta beste 12k euren prestakuntzari ekin diote Arkautin, 2020ko erdialdean sartzeko helburuz
Sestaoko Udaltzaingoak oinarrizko eskalako 17 agente berri izango ditu, gaur Arkautiko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian abian jarri den hirugarren hautaketa-prozesu bateratuari esker.
Poliziaren LEP bateratu horren bidez agente berrien premia bete ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko 34 udalerritan. Deialdi honetan Bizkaian agente gehien eskatu dituzten udalerrien artean Sestao hirugarrena da, eta aurretik soilik Barakaldo eta Getxo dauzka. Hori gertatu da Udalak ahalegin handia egin nahi duelako Lanpostu Zerrendan hutsik dauden plazak betetzeko.
Hala, izena emateko epea amaitu eta lehenengo hautaprobak egindakoan, poliziagaiek asteartean zazpi hilabeteko prestakuntza-aldia hasi dute Arkautiko instalazioetan, lan hori egiteko ezagutza eta trebetasunak eskuratze aldera.
Eskatu diren 17 agenteetatik, 5 asteazkenean hasiko dira lanean, praktiketan, aurreko deialdietako prestakuntza-prozesua baliokidetuta daukatelako. Gainerako 12k prestakuntza-prozesua osorik bete beharko dute, eta 2020ko erdialdean sartuko dira.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14