SESTAO

Prentsa Aretoa

2019/10/15

Udalak 563.000 eurotan esleitu ditu Las Llanas udal pilotalekua birmoldatzeko lanak

Lanak urtea amaitu baino lehen hastea aurreikusi da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak 563.000 euroko zenbatekoan esleitu ditu Las Llanas udal pilotalekua birmoldatzeko lanak. Lanak urtea amaitu baino lehen hastea aurreikusi da.
 
Hobekuntza-lanek pilotalekuaren barnealdeari eta kanpoaldeari eragingo diete. Irisgarritasuna hobetuko da, segurtasuna eta egitura ere bai eta, azkenik, instalazioak modernizatuko dira.

Barruan sarbidearen ataria eta armairuen eremua egokituko da eta aldagelak nahiz komunak berrituko dira. Harmailetako eserlekuak eta babes-sareak aldatuko dira. Halaber, udalak kantxa eta kontrakantxa, instalazio elektrikoa eta megafonia hobetuko ditu. LED motako fokuen bitartez argiztapen-sistema berria egongo da. Pilotalekuaren barnealde osoa margotuko da. Amaitzeko, ebakuazio-ibilbideak hobetzeko neurriak hartuko dira.
 
Kanpoaldean ur-iragazpenak deuseztatuko dira, sarreran irisgarritasuna hobetuko da eta fatxada konpondu nahiz garbituko da.