SESTAO

Prentsa Aretoa

2019/09/19

Dendak Kalera Azokak San Pedro plazara aterako ditu 15 saltegitako produktuak

Merkatarien Elkarteak eta Udalak antolatutako jarduera hori bihartik, ostiralarekin, igandera arte egingo da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Merkatarien Elkarteak eta Udalak DENDAK KALERA SESTAO Azoka antolatuko dute, bertako saltegiak ikusgarriago eta batuago agerrarazteko, eta aurreko denboraldietako produktuak, sustapenak eta/edo nobedadeak errazago ezagutzera eman ahal izateko, eta horrez gain, gure ingurunea dinamizatzeko eta jende gehiago erakartzea lortzeko.

DENDAK KALERA Azoka irailaren 20, 21 eta 22an egingo da San Pedro plazan, ordu hauetan: ostiralean 17:00etatik 20:30etara egongo da irekita; larunbatean 11:00etatik 14:00etara goizez eta 17:30etatik 21:00etara arratsaldez; eta, azkenik, igandean 11:00etatik 14:30etara.

Jarduera horretan merkataritzako hainbat sektoretako 15 establezimenduk parte hartuko dute guztira. Honako hauek dira azokan parte hartuko duten saltegiak: Errauskiñe, Sestao Pinturas, Ana Mari, Ponte Mon@, Luis Ann, Txiribitak, Marta Colino, Doueil, Puppe, Gran Vía Gozotegia, Fradejas Decoración, Misset, Boheme, Boheme For Men eta Sorgin.

Salgai jarriko diren produktu eta zerbitzuak erakusteko postuak ikusteaz gain, azokara etortzen direnek aldi berean jardueren programa batez gozatu ahalko dute.

Ostiralean, arratsaldeko bost eta erdietan Txiribitak izeneko saltegiak neska-mutilentzako joskintza tailerra antolatuko du. Arratsaldeko zazpi eta erdietan, Sestao Pinturasek modelatzeko pastaren erakustaldia egingo du.

Larunbatean, 11:30etan, Ponte Mon@ estetika-zentroak zuku osasungarrien erakustaldia eta dastaketa egingo du. Arratsaldeko ordu batean, Pinturas Sestaok maskarak dekoratzeko tailerra antolatuko du 7 urtetik beherakoentzat. Arratsaldeko bost eta erdietan arkatzontziak dekoratzeko tailerra egingo du 7 urtetik gorakoentzat. Arratsaldeko zazpietan Fradejas Decoraciónek “Dekoterapia: etxea zure zorion-iturri izateko gakoak” izenburuko hitzaldia emango du. Eguna amaitzeko, arratsaldeko zortzietan Txiribitakek kakorratz-lanaren erakustaldia egingo du.

Igande goizean, 11:00etan, Txiribitakek patchworkaren hastapenari buruzko tailerra koordinatuko du. Azkenik, 12:30etan, Sorgin liburudenda eta paper-dendak “Badator sorgina txirulina” liburua aurkeztuko du eta emozioei buruzko ipuinen tailerra, “Hunkipuinak” izenekoa egingo du.

Erosketak egiten dituzten pertsona guztien artean 25 euroko balioa duten 12 erosketa-txartel zozketatuko dira. Irabazleen izenak igandean jakinaraziko dira, 14:00etan, San Pedro plazan bertan.