SESTAO

Prentsa Aretoa

2019/07/22

Udalak Las Llanas Kiroldegiko makinak berrituko ditu

278.000 euro erabiliko ditu renting bat sinatzeko; renting horren arabera, makina berrien hornidura eta mantentze-lana izango ditu lau urteko epean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak datozen asteotan Las Llanas Kiroldegirako kirol-makina berrien hornidura lizitaziorako aterako du, bertako fitness gimnasioa berritzeko. Udalak 278.000 euroko partida ekonomikoa prestatu du lau urteko renting kontratua sinatzeko. Kontratu horrek barnean hartuko ditu makinen instalazio-lanak nahiz mantentze-lana eta konponketa. Espero da ekipo berriak udazkenean erabiltzeko prest egotea.

Gobernu Taldeko bozeramaleak, Gorka Álvarezek esan duenez, jarduera hori udal kirol instalazioak hobetzeko eta modernizatzeko iragan legegintzaldian diseinatutako planen barruan dago. Horri buruz, zinegotziak azaldu duenez, azterketa horretan hainbat ekintza atera ziren, eta horietako bat Las Llanas Kiroldegiko fitness gimnasioko makinak modernizatzeko beharrizana izan zen.

Esan duenez, “gimnasio hau udalerrikoen artean garrantzitsuena da, bai azalerarengatik, bai eskaintzarengatik. Gutxi gorabehera 500 bazkide dauzka. Eta egia da, bertako makinek urte dezente dauzkate, arazoak sortzen hasi dira eta, beraz, unea heldu da aldatzeko”.

Ekintza hori betetzeko, Gobernu Taldeak 278.784 euroko partida ekonomikoa sartu zuen aurtengo, 2019ko udal aurrekontuan. Álvarezek iragarri duenez, “urteko lehenengo hilabeteetan lanean aritu gara, gimnasiorako zein makina-mota nahi ditugun ikusten eta kontratuaren lizitazioa prestatzen, eta gaur zera iragarri nahi dugu: etzi, asteazkenean, administrazio-klausulen agiria eta oinarri teknikoak onartuko ditugu, hurrengo egunetan makinen horniduraren lizitazioa ateratzeko”.

Helburua da herritarrei “gimnasio modernoa, kirola egiteko eta osasuna zaintzeko eta sasoi betean jartzeko baldintza hobezinak dauzkana eskaintzea”.

Jesús Amenedok, Kirol Arloko zinegotziak azaldu duenez, kontratu berrian kardio egiteko makina ia-ia guztiak eta muskulaziorako erabiltzen diren elementuetako batzuk ere aldatzea aurreikusten da, eta azkenik, arraun egiteko erabiltzen diren makinak ere aldatzea.

Halaber, azaldu egin du zergatik aukeratu duen Udalak orain makinak eskuratzeko renting sistema erabiltzea, eta ez makinak jabetzan eskuratzea: “Baldintza-agirian ezarri dugunez, makina bat hondatzen bada, 24 orduko epean konpondu behar digute, eta denbora-epe horren barruan matxura ezin bada konpondu, makina berdin bat edo antzeko bat ekarri beharko dute, konpontzen ari direnaren ordez”.

Gaur egungo makinak zertarako erabiliko diren, Udala ideia bat aztertzen ari da; alegia, egoerarik onenean dauden makinak La Benedicta Kiroldegira eramatea, bertako gimnasioaren eskaintza indartzeko.