Prentsa Aretoa
2019/07/01
Udalak Las Llanas udal pilotalekuaren berritze-lanak lizitazioan jarriko ditu
Kontratuaren lizitazio-oinarria 627.000 eurokoa da eta egikaritze-epea 16 astekoa
Sestaoko Udalak lizitazioan jarri ditu Las Llanas udal pilotalekua berritzeko obrak. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 627.061 eurokoa da eta lanen egikaritze-epea 16 astekoa, kontratua adjudikatzen denetik. Enpresa interesdunek uztailaren 22ra arte izango dute eskaintzak aurkezteko.
Las Llanas udal-pilotalekuaren berrikuntzak 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan du oinarri. Proposamen irabazleak programa honen 175.000 euro instalazioak egokitu eta emakumeen aldagelak sortzen inbertitzea eskatu zuen.
Pilotalekua zaharra dela kontuan hartuta eta egungo Eusko Jaurlaritzaren irisgarritasun, segurtasun eta joko nahiz ikuskizunen araudietara egokitzeko berrikuntza handiagoa behar izateari erreparatuz, gobernu taldeak nahi handiagoko proiektua idaztea eskatu zuen. Hala, batetik, instalazioak eguneratuko dira eta, bestetik, urtean zehar kirol- eta gizarte-jarduerak berme osoz garatzen jarraituko dira.
Ondorioz, hobekuntza-lanak pilotalekuaren barnealdeari eta kanpoaldeari eragingo diote. Irisgarritasuna hobetuko da, segurtasuna eta egitura ere bai eta, azkenik, instalazioak modernizatuko dira.
Barruan sarbidearen ataria eta armairuen eremua egokituko da eta aldagelak nahiz komunak berrituko dira. Harmailetako eserlekuak eta babes-sareak aldatuko dira. Halaber, udalak kantxa eta kontrakantxa, instalazio elektrikoa eta megafonia hobetuko ditu. LED motako fokuen bitartez argiztapen-sistema berria egongo da. Pilotalekuaren barnealde osoa margotuko da. Amaitzeko, ebakuazio-ibilbideak hobetzeko neurriak hartuko dira.
Kanpoaldean ur-iragazpenak deuseztatuko dira, sarreran irisgarritasuna hobetuko da eta fatxada konpondu nahiz garbituko da.
Gorka Álvarez gobernu taldeko bozeramailea pozik azaldu da, proiektua errealitate bihurtzeko hurbilago baitago. “Hain zuzen, duela urtebete hasi ginen lantzen Kirol Arloan eta idazten zen bitartean, beharretara egokituz joan gara, instalazio ezin hobeez gozatzeko formula egokia aurkitu arte”.
Jesús Amenedo Prestakuntza, Enplegu, Merkataritza, Kontsumo, Turismo eta Kiroletako zinegotzia fio da obrak udazkenean hasiko direla eta Udal Kirolen Zerbitzua “obra-denboraldian pilotalekua ixten denean, udal pilota-eskola eta nahasiak egon daitezkeen klubak beste toki batean kokatzeko aukeren bila dabil”.
Gorka Álvarezek gogorarazi du legealdirako lan-lerro bat dela pixkana udaleko kirol-instalazioak berritzea eta jarduera hau plan horren barruan kokatzen da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14