SESTAO

Prentsa Aretoa

2019/05/26

Eskerrik asko, Sestao!!

Sestaoko EAJ-PNVk hauteskundeak irabazi ditu 6.378 botoekin, bigarren indarra baino 3.606 boto gehiagorekin eta bigarren aldiz jarraian gehiengo absolutua eskuratuz

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko EAJ-PNVk eskerrak eman nahi dizkio Sestaoko herriari, Josu Bergara buru duen gure hautagaitzan konfiantza uzteagatik, datozen lau urteetan gure Udalerriaren lema eramateko.

Sestaoko EAJ-PNVrentzako emaitza bikainak, bigarren aldiz jarraian lortu baitugu Sestaoko Udalean gehiengo absolutua, oraingoan 11 zinegotzirekin, 6.378 boto lortuta.

Gainontzeko alderdiak eta hauteskunde-eguneko giroa zoriontzeko aukera aprobetxatzen dugu, eta 2019-2023 legegintzaldi honetan Sestaoren alde lan egiteko joera helarazteko.

Eskerrik asko, Sestao!!