SESTAO

Prentsa Aretoa

2019/03/13

Sestao Kirolak-ek gazteria animatu du hainbat kirol ikastaro probatzera

12-25 urte bitarteko herritarrek hainbat ekintza egin ahal izango dituzte doan apirilean

rss Ezagutzera eman
Sestao Kirolak-ek gazteria animatu du hainbat kirol ikastaro probatzera

ARGAZKIA JAITSI

Sestao Kirolak-ek, Sestaoko Udaleko Kiroleko Udal Zerbitzuak, udalerrian erroldatutako gazteen artean kirola sustatzeko kanpaina bat jarri du abian. Horren bidez, doan sartu ahal izango dira programa egonkorreko hainbat jardueretara, kirol instalazioetan antolatzen diren jardueren berri izan dezaten.

12-18 urte bitarteko gazteek ekintza hauetan parte hartu ahal izango dute: Spinning Junior (asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 17:45era) eta Gazte Aerobika  (astearte eta ostegunetan, 18:15etik 19:00etan). Era berean, 18-25 urte bitarteko gazteek ekintza hauek egin ahal izango dituzte: Multigim (astelehen, asteazken eta ostiraletan, 20:00etatik 20:45era), Fit Dance Ballet (astearte eta ostegunetan, 20:15etik 21:00etara) eta Pilates (astelehen eta asteazkenetan, 15:30etik 16:15era). Las Llanas Kiroldegian egingo dira ekintza guztiak.

Izena emateko epea martxoaren 25ean hasiko da, eta inskripzioak Las Llanas Kiroldegiko bulegoetan egingo dira. Udal instalazioetako abonatuak edo erabiltzaileak diren gazteen kasuan, inskripzioa egiteko nahikoa izango da abonatu- edo erabiltzaile-txartelarekin joatea. Abonatuak edo erabiltzaileak ez badira, nortasun agiriko argazki bat eta NANaren fotokopia aurkeztu beharko dituzte. Era berean, inskripzio-buletina beteko dute.

Kanpainari edo kanpainak egingo dituen ekintzei buruzko informazio gehiago nahi duten gazteak honako hauekin jar daitezke harremanetan: Las Llanas Kiroldegiko bulegoekin, 94 472 90 31 telefono-zenbakian edo deportes@sestao.eus posta elektronikoan edo KPTrekin harremanetan jarrita, kpsestaotaldea@gmail.com posta elektronikoaren bidez.