Prentsa Aretoa
2019/03/14
Juan Ellacuría egoitzak 500 euroko txekea entregatu dio Artizar proiektuari
Egoitzak abenduaren 28an antolatu zuen azoka txiki solidariotik ateratako dirua erabiliko da
Juan Ellacuria udal egoitzak 500 euroko txekea eman dio Hazbide Elkarteari Artizar proiektua finantzatzeko. Egoitzak abenduaren 28an antolatutako azoka txiki solidariotik hartu dira funtsak; izan ere, salgai jarri ziren egoitzako adinekoek eurek egindako eskulanak, baita familiakoek eta udalerriko beste bizilagun batzuek emandako zenbait objektu ere.
“Azoka txikia esku-hartze psikosozialeko taldearekin elkarlanean egin zen, eta erabateko arrakasta izan zuen” gogorarazi du Flori Nuñez Gizarte Ekintza eta Adinekoak Arloko zinegotziak. “Parte-hartzaileek ilusio handiz egin zuten, jakinda bildutako diru guztia egoera ahulean dauden Sestaoko haurrei zuzenduta erabiliko zela. Adinekoak aktibo eta okupatuta egoteko balio izan zuen ekintzak, eta, aldi berean, helburu sozial garrantzitsua bete du” gaineratu du zinegotziak.
Artizar proiektua gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko programa da, eta eskolaz kanpoko laguntza ematen die Sestaoko haurrei, zehazki, gizarte-bazterketaren arrisku-egoeran dauden familiei. Maiatzaren Lehena Auzunean dagoen lokal batean hasi ziren, baina duela gutxi inauguratu dituzte instalazio berriak Txabarri eta Autonomia kaleen bidegurutzean.
Zinegotziak esan du ekimen honek izandako emaitza ona ikusita, esperientzia hau urtero errepikatzeko aukera egon daitekeela.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14