Prentsa Aretoa
2019/02/21
Udalak Irisgarritasun Plana eguneratuko du
Datozen egunotan, Udalak lizitazio publikoan aterako du dokumentu berriaren idazketa
Udalak lizitazioan aterako du datozen egunotan Udalaren Irisgarritasun Plan berriaren eguneratzea eta idazketa. Dokumentu horrek ezarriko du datozen urteotarako jarraitu beharreko ibilbide-orria, hain zuzen ere, udalerrian bizi diren pertsona guztientzat herri irisgarriagoa lortzen lagunduko duten ekintza berriak gauzatzeko.
Irisgarritasun Planaren eguneratzea lizitazio publikoan aterako da gehienez ere 65.171 euroko zenbatekoan eta zortzi hilabeteko exekuzio-epean. Lan hau gauzatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 33.750 euroko diru-laguntza eman du.
“Egungo Irisgarritasun Planak 16 urte ditu. Denbora asko pasatu da, ekintza asko egin dira, eta orain eguneratu beharra dago, epe labur, ertain eta luzera begira gauzatu beharreko proposamenak planifikatzeko, betiere gure herritarren bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko asmoz” azaldu du Obrak eta Herri Bideak Arloko zinegotzi Leire Fernándezek.
Irisgarritasun Planaren helburu nagusia da udalerriko eremu guztiak eta Udalaren eskumenekoak diren eraikin publiko guztiak irisgarriak izan daitezela pertsona guztientzat.
Udalerriko Irisgarritasun Planaren eguneratzea idazteko proposamen metodologikoan, helburu nagusitzat hartuko dira lau esparru hauek:
- Bide eta espazio publikoak: irisgarritasuna bermatzea udalerriko auzo guztietan, eta, horien barruan, bertan dauden plataforma guztietan.
- Eraikin eta ekipamendu publikoak: Udalaren titulartasunekoak diren eraikin guztietan irisgarritasuna bermatzea.
- Garraioa: irisgarritasuna bermatzea udalerrian lan egiten duen garraio publikoan.
- Komunikazioa: pertsona guztiek aisialdirako eremuak (plazak, parkeak…) erabil ditzaten sustatzea, eta, horretarako, irisgarri bihurtzeko beharrezkoak diren ekintzak zehaztea.
Atal horietako bakoitzean definituko dira egin beharreko jarduketak, kontuan hartuta aurreko planean gauzatu gabe geratu diren ekintzak eta aurkitutako beharrizan berriak sartuz.
Irisgarritasun Plana egiteko eta garatzeko, udalerriko alderdi orokorrak jasotzen dituen lehen dokumentu bat idatziko da. Ondoren, bigarren dokumentu bat idatziko da aplikatu daitekeen araudi guztia jasotzeko. Dokumentu horri dagozkion eguneratzeak egingo zaizkio. Aztertu beharreko esparru bakoitzaren inguruan berariazko dokumentua egingo da. Bertan, jarduera bakoitza baloratu eta lehentasunak ezarriko dira. Horretarako, hainbat etapatan banatutako plana definituko da, horietako bakoitzaren garrantzia aintzat hartzeko.
Laburpen-dokumentu bat egingo da, eta bertan aurkeztuko dira herri bide batean egin beharreko jarduketak, garraioak, eraikin publikoak eta komunikazioa, horiek denak aurrekontuan jasota eta egutegiaren arabera ezarritako etapa-plan batean sartuta. Udalerriko Irisgarritasun Plan berri hau aurretiaz deskribatutako dokumentuekin osatuko da, ekintzetarako beharrezkoak diren erreferentziak edo aurreko planetan aurreikusitako jarduerak jasota.
2003. urtetik aurrera, Sestaok hainbat une gogoangarri izan ditu irisgarritasunari dagokionez. Horietako bat izan da La Paz auzunean eta Kueto auzoan igogailuak jarri izana, hirian jarritako lehenengotarikoak. Halaber, eskailera mekanikoak jarri dira Miguel Servet kalean, baita hainbat arrapala mekaniko ere Iberia eta Antonio Trueba kaleetan. Denbora honetan, Udalaren beste lehentasunetako batzuk izan dira espaloiak beheratzeko eta botoidun baldosak jartzeko lanak.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14