Prentsa Aretoa
2019/02/04
Sestaon fisikoki osoenak diren gizon eta emakumearen bila
Sestaoko Kirol Promozio Taldeak txapelketa bat antolatuko du apirilaren 5ean eta 6an udalerriko pertsonarik trebeenak nortzuk diren erabakitzeko
Sestaoko Kirol Promozio Taldeak, Kirol Arloari atxikitako enplegu planaren barruan, “Ten for Enternity” (euskaraz, “Hamarrekoak betiereko") izeneko txapelketa antolatuko du apirilaren 5ean eta 6an, udalerrian fisikoki osoenak diren pertsonak nortzuk diren erabakitzeko.
Txapelketak guztira hamar proba izango ditu. Horien bidez, hainbat gaitasun fisiko erakutsiko dituzte parte-hartzaileek; besteak beste, indarra, abiadura, erresistentzia, malgutasuna eta bizkortasuna.
Ekintzen egitaraua bi egunetan banatuko da. Apirilaren 5ean (ostirala), La Benedicta kiroldegian, proba hauek egingo dira: igeriketa, malgutasuna, bizkortasun-zirkuitua, lasterketa eta ergometroa. Hurrengo egunean (larunbata), Las Llanas kiroldegian izango da hitzordua, eta proba hauek egingo dira: menderatze-barrak, press banca, salto horizontala, sentadilla eta txingak. Proba horien guztien emaitza erabakigarria izango da “Ten for Eternity”-ren lehen edizioko irabazleak nortzuk diren zehazteko.
Parte-hartzaile guztiek oroitzapen-kamiseta bat jasoko dute, eta gizonezkoen eta emakumezkoen kategorian sailkatutako lehen hirurek, garaikurra eskuratuko dute.
Izena emateko epea urtarrilaren 30ean hasi zen, eta martxoaren 25era arte egongo da zabalik. Interesa dutenek bi kiroldegi horietako harrera-lekuan eman dezakete izena, edo, bestela, posta elektroniko honen bidez: kpsestaotaldea@gmail.com. Lehiaketa honetan parte hartzea doakoa da.
Antolatzaileak publizitatea egiten ari dira kiroldegietako gimnasioetan, kartelen bidez eta Kirol Promozio Taldearen eta Sestaoko Udalaren sare sozialen bidez.
Txapelketa arautuko duten oinarri orokorrak eta erregelamendua ezarri dira. Kiroldegietan kontsultatu daitezke horiek. Sestao Kirolak dei egiten die kirola egiteko ohitura duten herritarrei, txapelketa honetan parte har dezaten, gainerako parte-hartzaileekin modu osasuntsu eta dibertigarrian lehiatzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14