SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/12/13

Udalak lizentzia eman du Kueton 125 etxebizitza eraikitzeko lanei ekiteko

78 etxebizitza prezio librekoak izango dira, 24 prezio tasatukoak eta 23 babes ofizialekoak, bi eraikinetan banatuta

rss Ezagutzera eman
Udalak lizentzia eman du Kueton 125 etxebizitza eraikitzeko lanei ekiteko

ARGAZKIA JAITSI

Udalak obrarako lizentzia sinatu du Kueto auzoan 125 etxebizitza eraikitzen hasteko. Horietatik, 78 prezio librekoak izango dira, 24 prezio tasatukoak eta 23 babes ofizialekoak.

Proiektuan, aurreikusita dago bi eraikin egitea ur biltegi zaharreko orubean. Era berean, lursail publikoko 3.000 metro koadro urbanizatuko dituzte promozio berriaren inguruan, Udaleko diru-kutxan kosturik eragin gabe.

Proiektu horren exekuzioari esker, beste aurrerapauso bat emango dugu gure udalerria modernizatzeko prozesuan; izan ere, Kueto auzoa hobetuko da eta zerbitzu berriak jarriko dira.