Prentsa Aretoa
2018/11/29
Udalak Sestaoko MIPB eguneratuko du
Ekonomiaren Sustapen Arloak Merkataritza Indartzeko Plan berria jarriko du martxan, gaur egungoa ordezkatzeko, 2009. urtean egindakoa
Sestaoko Udalak Merkataritza Indartzeko Plan Berezi (MIPB) berria idazteari ekin dio. Plan horretan, datozen urteotan jarraitu beharreko estrategiak zehaztuko dira, udalerriko hiri-merkataritzari bultzada emateko asmoz.
Sestaoko Udalaren ekimenez egingo da MIPB, Eusko Jaurlaritzaren eta Sestaoko merkatarien elkartearen babesa izanik.
Gaur egun indarrean dagoen plana 2009an egindakoa da. Hori dela eta, orduz geroztik hamar urte igaro direnez, eguneratu beharra dago, kontsumoarekin loturiko erronka, erabilera eta ohitura berriei aurre egiteko.
Leire Corrales Sustapen Ekonomikoaren Arloko zinegotziak azaldu du "ekimen honen helburua dela merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea garatzeko eta sendotzeko laguntza ematea". Izan ere, “Sestaoko Udalak uste du ekintza horiek funtsezkoak direla udalerrirako, egituratzeko eta aberastasuna, enplegua eta ongizatea sortzeko eginkizuna dutelako”.
MIPBren idazketa taldeak merkataritzaren egoerari buruzko diagnostikoa egingo du, bost neurritan oinarrituta: demografiaren eta egoera sozioekonomikoaren azterketa, inguruko merkataritzaren azterketa, hiri-egituraren azterketa, udal-hornikuntzen sistemei buruzko azterketa, eta, azkenik, eskariaren azterketa.
Ondoren, jasotako datu guztiak baliatuta, AMIA diagnostikoa egingo da, eta, lana amaitzeko, jarduketa-proposamen bat aurkeztuko da. Bertan, proposamena abian jartzeko helburuak, ekintzak eta adierazleak jasoko dira. Lan horrekin batera, udalerriko lokal hutsen inbentarioa ere egingo da, gune horiek berpizteko hainbat ekintza proposatu ahal izateko.
Udalaren asmoa da merkatariek nahiz herritarrek parte-hartze aktiboa izatea egingo diren ekintzak definitzean. Horretarako, taldeko hainbat ekintza aurreikusi dira. Horietan, interesa izan dezaketen kolektibo guztiek haien iritzia adierazteko eta iradokizunak jasotzeko aukera izango dute. Banakako galdeketen emaitzen osagarri izango dira, eta, horiek ausaz gauzatuko dira datozen asteotan.
Merkataritza indartzeko plan berria urte honen amaierarako egongo da amaituta.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14