SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/09/20

Europako proiektu batek dirua jarriko du Lan Eskola eraberritzeko

Sestao Berri sozietate publikoak milioi erdi eurotik gora jasoko du smart cities delakoan oinarritutako proiektu berritzaile bat bultzatzeko

rss Ezagutzera eman
Europako proiektu batek dirua jarriko du Lan Eskola eraberritzeko

ARGAZKIA JAITSI

Sestao Berri 2010 sozietate publikoak Europako proiektu batean hartuko du parte, +CityxChange (positive city exchange) izeneko proiektu batean, Smart cities deitutakoen arteko esperientzia truke batean.

Programa honen xedea da hirigune jasangarriak sustatzen dituzten esperientziak abian jartzea, ingurumenarekiko errespetuz , hiri-ekosistemak sortuko dituztenak energia berriztagarrien bidez funtzionatuko dutenak, eguratsera zero isurketa igorriz.

Sestaok ekimen horretan hartuko du parte, Europako beste sei hirirekin batera. Partehartze honi esker, Sestao Berrik milioi erditik milioi batera arteko dirua jasoko du, antzinako Lan Eskolako eraikinean edo Sorospen Etxean jarduteko.

Horretarako, Udalak eguneratu egin behar du udalerriko Hiri Garapen Iraunkor eta Integraturako Estrategia (HGIIE) aldatu beharko du, 2016an egindakoa. Burutu beharreko beste aktuazio bat  entitate publiko eta pribatuen partzuergo bat sortzea izango da, eraikin horien eraberritzean parte hartuko dutenen artean. Sestao Berrik amaituko du +CityxChange  proiektua, egiazko jarduketak burutuz, konponbide tekniko berritzaileak izan beharko dutenak.

Horrekin batera, Udalak bat egin beharko du Klima eta Energiarako Alkateen Itunarekin, ezinbesteko baldintza baita proiektuan parte hartu ahal izateko. Ondoren, Udalak bi urteko epea izango du energia-eraginkortasun eta iraunkortasunerako udal ekintza-plana prestatzeko.

+CityxChange  proiektua azaroaren 1ean hasiko da, eta bost urtez luzatuko da. Smart Cities and Comunities izenez Europak ematen dituen diru-laguntzen deialdian sartzen da proiektu hau, berrikuntza-proiektuei diruz laguntzeko.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi