SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/09/18

La Benedictako Kiroldegiko galdara ordezkatzeko gas naturalezko bi berri jarriko dira

Obren kontratazioa 175.000 euroko kopurukoa izango da

rss Ezagutzera eman
La Benedictako Kiroldegiko galdara ordezkatzeko gas naturalezko bi berri jarriko dira

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak lehiaketara atera du, 175.000 euroko kopuruz, La Benedicta Kiroldegiko galdara-gela berritzeko lanak burutzea.

Gaur egun dagoen gasoleo galdara ordezkatu egingo da eta orain galdara berri bi jarriko dira, teknologi berrikoak, eta gas naturala erabiliko dute erregai.

Galdaren aldaketari esker Udalak nahikoa diru aurreztuko du, eta bestetik emisio kutsatzaileak gutxituko dira eta instalazioari segurtasun handiagoa emango zaio.

Gorka Alvarez, Euskara eta Kirol arloko zinegotziak udal kirol instalazioen berrikuntza planean kokatu du aktuazio hau. “Aktuazio honen bidez, modernizatu egin nahi ditugu Kiroldegia ireki zenetik funtzionatzen izan duten ekipoak, urte asko baitira eta berritu beharra dute ur bero eta berogailu hornikuntza zuzena bermatzeko" esan du zinegotziak.

Lehiaketa honetara aurkezteko interesa duten enpresek urriaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beraien eskaintzak. Udalak uste du lan hauek urtea amaitu aurretik abian jarri ahal izango dira. 3 hilabeteko epea izango dute amaitzeko.