SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/09/14

Hirigintzako Kontseilu Aholkulariak onerizpena eman dio Txikito Bidean HAPOren aldaketa egiteari

Hurrengo pausoa Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari dokumentazioa igortzea izango da, hark onar dezan

rss Ezagutzera eman
Hirigintzako Kontseilu Aholkulariak onerizpena eman dio Txikito Bidean HAPOren aldaketa egiteari

ARGAZKIA JAITSI

Alderdi politikoen eta auzotarren elkarteek osatua dagoen Udal Planeamenduaren Kontseilu Aholkulariak bere onerizpena eman dio Txikito Bidea aldean Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketari. Aldeko hamabi botoz, bi abstentzioz eta aurkako botorik gabe, aurrera egin du 230 etxebizitza inguru, bi plaza handi eta hiri-igogailu bat eraikitzeko planak. Hurrengo pausua Udalak eman behar du, hirigintza-espediente luze honen tramitazioaren barruan, informazio guzti hori Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako  Batzordeari igortzea alegia, hark onar dezan. Dokumentazioa jasotzen duenetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak hiru hilabeteko epea izango du balorazioa egin eta bere txostena igortzeko.