Prentsa Aretoa
2018/09/03
Sotera de la Mier kaleko 20an espaloia eta galtzada konpontzeko lanak
Lanak irailean bertan hasiko dira, eta hilabete batean amaitzekoak dira
Sestaoko Udalak irailean hasiko ditu Sotera de la Mier kaleko 20. Zenbakiaren atzeko aldean espaloia eta galtzada konpontzeko lanak.
Gune honetan kalea egoera txarrean dago, denborarekin espaloian zoruak beherakada bat egin du bertako etxebizitzaren sarreraren parean.
Egin beharreko lanak espaloia pikatzea eta berregitea izango dira, eta gaur egun dagoena baino pixka bat zabalago geldituko da ondoren. Era berean, galtzada asfaltatu egingo da, eta baranda zati bat jarriko da, lorategirantza erorketarik gerta ez dadin.
Obra honen aurrekontua 28.405 eurokoa da, eta hilabete batean amaituta egongo dira lanak.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























