Prentsa Aretoa
2018/07/10
Sestaok 708.000 euroko inbertsioa egingo du 51 langabetu kontratatzeko
Enplegu Plan berria udazkenean hasiko da
Berrogeita hamaika langabe kontratatuko dira Sestaoko Udalak eta Lanbidek sustatuko duten Enplegu Plan berrian. Proiektu honek 798,908 euroko aurrekontua du, horietatik 546.448 Lanbidek jarri ditu eta gainerako 162.460 euroak udalak jarriko ditu. Hautapen prozesua Lanbidek aurkeztu den programari oniritzia eman bezain laster hasiko da, eta beraz kontratazioak udazkenean egingo dira.
Lan kontratuek jardunaren %75eko dedikazioa izango dute eta programaren arabera, 4 edo 6 hilabeteko iraupena. Enplegu Planean izena emateko interesa dutenek Lanbiden lan eskatzaile gisa alta emanda egon beharko dute eta gainera Lanbidek deialdian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Guztira zazpi izango dira tokiko garapenerako eta enplegua sortzeko proiektuak eta orokorrean, azken urteotan egiten ari den antzeko ildoari jarraituko diote. Josu Bergara Sestaoko alkateak azpimarratu duenez, “Ekintzak gehienbat udalerria hobetu eta pertsonak zaintzera bideratuta daude", eta gaineratu du Udalak eskatzen dituen profilak "nahiko heterogeneoak dira langabezian dauden kolektiboei lan egiteko aukera emateko, eta horrela eraikuntzan, administrazioan, unibertsitate mailako ikasketak, etab, dituztenek lan egiteko aukera egongo da”. Honako jardun hauek egingo dira:
1. ekintza- Hirigunea edertzea eta eraikin eta toki publikoak mantentzea
25 lan-kontratu egitea aurreikusten da. Igeltserotza eta pintura lanak egingo dituzte hiribidean zein udal eraikinetan. Esku-hartzea beharrezko ikusten den udalerriko zonaldeetan jarduera txikiak egingo dituzte.
2. ekintza Mendekotasunak dituzten pertsonentzat laguntza-zerbitzua
12 lan-kontratu egitea aurreikusten da. Menpekotasun egoeran egonik bazterketa soziala apurtu, kalera paseatzen irten, erosketak egiten lagundu, etabarrerako laguntza behar duten adinduei lagun egiteko ardura izango dute.
3. ekintza Kirolaren praktika sustatu eta hobetzeko plana
5 lan-kontratu egitea aurreikusten da. Helburua udalerrian jarduera fisikoa eta kirolaren praktika hobetzen lagunduko duten programak abian jartzea izango da, azken Enplegu Planean Kirola Sustatzeko Taldeak egindako lanari jarraipena emanez.
4. ekintza Udal Artxiboen Kudeaketa
5 lan-kontratu egitea aurreikusten da. Udalaren artxiboa ordenatu eta digitalizatuko dute.
5. ekintza Modernizazioa, gardentasuna eta herritarren partaidetza
2 lan-kontratu egitea aurreikusten da. Udalaren gobernu irekia eta herritarren partaidetza politikak garatzeaz arduratuko dira.
6. ekintza Gazteen artean Berdintasunaren Sustapena eta Indarkeria Sexistaren Prebentzioa
Lan-kontratu 1 egitea aurreikusten da. Berdintasun arloarekin koordinatuta, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako sentsibilizazio programak bultzatuko dira, eta horren helburu publikoa Sestaoko ikastetxeetara doazen gazteak izango dira.
7. ekintza Euskaraldia Programa
Lan-kontratu 1 egitea aurreikusten da. Euskara atalaren menpe dagoen programa hau dinamizatuko du, eta helburua euskaltzaleak aktibatzea da eguneroko bizitzan urratsak euskaraz ematen has daitezen.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14