Prentsa Aretoa
2018/06/20
Sestao Kirolak gida bat argitaratu du makina-parkeak erabiltzen ikasteko
Udalerrian jendeak kirola aire zabalean egiteko bost espazio daude
Sestaoko Kirolak, Sestaoko Udalaren Udal Kirol Zerbitzuak, gida bat argitaratu du herritarrei makina-parkeak behar bezala erabiltzeko modua erakusteko.
Kirola Sustatzeko Taldea izan da argitalpenaren egilea. Kirola Sustatzeko Taldea bost gaztek osatzen du, Sestaokoak dira eta jarduera fisikoan lizentziatuak dira. Gazte hauek Udalean sei hilabetez kontratatuta egon dira Enplegu Planaren barruan kirolarekin eta jarduera fisikoarekin lotutako zenbait proiektu sustatzeko.
Sestaok bost makina-parke ditu La Benedicta, Sotera de la Mier, Portopín, Amador Palma eta Santa María parkeetan eta guztira 30 makina. Gidak makina bakoitzaren argazkia erakusten du eta ondoan errendimendu fisiko handiena ateratzeko erabilera egokienaren deskripzio laburra, eta bakoitzaren erabilerak osasunerako duen azalpena.
Interesatuek kiroldegietan jaso ahal dituzte gidak. Guztira 250 ale argitaratu dira.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























