SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/06/20

Sestaok saltokiak euskaraz errotulatzeko diru-laguntza programa sustatuko du

Udalak argi berdea eman dio 2.000 euroko aurrekontua duen deialdiari

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak diru-laguntzak emango dizkie negozioak euskaraz errotulatzen dituzten saltoki, ostalaritza establezimendu eta zerbitzu-enpresei. Udalak 2.000 euroko diru-saila gorde du Udaleko aurrekontuetan ekimen hau ordaintzeko.

Gorka Álvarez Euskara eta Kirolak arloko zinegotziak azaldu du hau tokiko administrazioak saltokiak euskaraz errotulatzeko sustatzen duen lehendabiziko diru-laguntza programa dela. Zinegotziaren esanetan, “Proposamenaren oinarria pasa den otsailean onartu zen Euskara Sustatzeko Ekintza Planean jasotzen da. Plan honek zenbait jardunbide proposatzen ditu udalerrian euskararen erabilera sustatzeko eta horietako batek udalerriko merkataritza sektorean lan egitea proposatzen du, helburua euskara bermatu eta sendotzea duelarik".

Deialdiak errotulaziotzat hartzen du saltokiaren, ostalaritza establezimenduaren eta zerbitzu-enpresaren barrualdean zein kanpoaldean egiten dena eta kanpoaldean egiten denaren barruan, oihalak, kanpoaldeko euskarriak eta merkataritza-ibilgailuak jasotzen dira. Marka handiak diru-laguntza hauetatik kanpo uzteko, Udalak deialditik kanpo utzi ditu erakunde publikoak, banketxeak eta aurrezki kutxak, hizkuntzaren normalizazio eremuan lan egiten duten erakundeak eta 300 metro koadrotik gorako merkataritza zentroak.

Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagoka metodoaren bidezkoa izango da eta publizitate, gardentasun, norgehiagoka, objektibotasun, berdintasun eta ez diskriminazio irizpideak kontuan hartuta.