SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/06/08

Udalak baimena eman du Albiz ikastetxe publikoan gimnasio bat eraikitzeko

Eusko Jaurlaritzak berehala ekingo dio milioi bat euroko aurrekontua duten obren lizitazioari

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak baimena eman dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Albiz Ikastetxe Publikoan gimnasio bat eraiki eta aldagelak eraberritzeko. Obrak egiteko lizentzia eman aurretik udaleko zerbitzu teknikoek aurkeztutako dokumentazioa aztertu dute proiektua zuzena dela eta indarrean dauden arauak betetzen dituela egiaztatzeko. Udalaren oniritzia lortu ondoren, Eusko Jaurlaritzak milioi bat euroko aurrekontua eta egikaritzeko sei hilabeteko epea duten obren lizitazio prozesuari hasiera eman diezaioke.

Gimnasioa eraikin berria izango da, oin angeluzuzenekoa, eta kanpoaldetik itxura freskoa eta deigarria izango du duen gama kromatikoagatik. Gimnasioak 300 metro koadroko azalera izango du eta alboan biltegia izango du kirola egiteko materiala gordetzeko. Luzetarako alde batetik egun dagoen eraikinarekin lotuta egongo da bi orriko bi atez, batak zirkulazio gunearekin konektatuko du zuzenean eta besteak 100 metro koadroko psikomotrizitate gela berriarekin.

Bestalde, gaur egun dagoen aldagelaren banaketa aldatuko da psikomotrizitate gela bat izango den espazio berria sortu ahal izateko. Horretarako, orain dagoen portiko estaliak hartzen duen azalera hartuko da eraberritzea egiteko. Banaketa berrian galdara gela uzten da bakarrik zegoen tokian. Banaketa berriak atondo komun bat du aldagelara zein gimnasiora sartzeko eta zirkulazio espazio bat gimnasioa eta aldagelak banatu eta psikomotrizitate gelara eramaten duena.

Gimnasio hau egiteko erabakia 2016an hartu zuten ikastetxeko zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzak eta Udalak, eta Hezkuntza Sailak konpromisoa hartu zuen 2017an proiektua idatzi eta 2018an obrak egiteko.

Udalak uste du proiektu hau egitea berri ona dela hezkuntza zentroarentzat, egun duen gabezia garrantzitsua beteko duelako. Dena dela, Josu Bergara Sestaoko alkateak iragarri du Udalak ahalegina egingo duela instalazioen egoera hobetzeko, eta hasteko aurtengo udan hasiko den mantenu exhaustiboa egingo da.

Hezkuntza zentroak goiko eta beheko patioen arteko irisgarritasuna hobetzeari buruz egindako eskabideari dagokionean, alkateak gogorazi du Udalak proiektu bat agindu duela irisgarritasun gabezia hori konpondu eta horren kostua jakiteko. Zentzu honetan, Bergarak obra hori egingo dela eta hasiera batean Udalak berak ordaindu duelako bermea eman du.

Azkenik, Udalak bere konpromisoa adierazi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lan egiten jarraitu eta baliabide ekonomikoak ahalbidetzen dutenean ikastetxearen kanpoko patioa estaltzeko obrak elkarrekin egiteko.