SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/05/30

Erakusketa bat inauguratu dute gazteei kalamuaren eragina erakusteko

“Kalamua - Jakin beharrekoa” bisitatu ahal izango da Gaztelekun datorren ekainaren 11ra arte

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak “Kalamua - Jakin beharrekoa” izeneko erakusketa inauguratu du eta bertan substantzia hau erretzeak dituen arriskuei buruzko informazio baliagarria eskaintzen die gazteei.

“Kalamua - Jakin beharrekoa”, La Iberia kaleko Gaztelekun dauden kartoi-lumazko 8 panelez osatuta dago. Erakusketak, modu atsegin eta didaktikoan, kalamuaren kontsumoak memorian eta ikasteko orduan, errendimenduan izan dezakeen eraginaz, horren eraginpean gidatzeak dituen ondorioez eta kontsumitzeak ekar ditzakeen lege aldetiko arazoez ohartarazi nahi ditu gazteak.

Era berean, erakusketak kalamua beste edari alkoholdunekin batera kontsumitzeak sor dezakeen mendekotasunak dakartzan arriskuez ere ohartarazten du. Azkenik, azken panelak azaltzen du nola aurre egin bizitzari kalamua erretzeari uzteko erabakia hartu ondoren.

Bisitatzeko ordutegia 16:30etik 20:30era izango da astelehenetik ostiralera eta 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara larunbatetan. Lanegunetako goizak ikastetxeetako ikasleen bisitetarako gordeta daude.