SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/05/25

La Benedictak estetika hobea izango du 44 farola eta 300 metro baranda pintatu ondoren

Lanak atzo hasi ziren eta bi astetan zehar luzatuko dira

rss Ezagutzera eman
La Benedictak estetika hobea izango du 44 farola eta 300 metro baranda pintatu ondoren

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak hiria edertzeko lanei ekin zion atzo Udal Kiroldegiaren aurrean dagoen La Benedicta Pasealekuko farolak eta baranda berriro pintatuta.

Jarduketa bi astez luzatuko da eta lana oxidoak kaltetutako zatiak eskuz eskuilatzea, oxidoaren kontrako tratamendua ematea eta bukatzeko bi pintura zuri kapa ematea izango da.

Udalak pasealekuan dagoen barandaren 300 metro eta 44 farola txukunduko ditu. Pasealeku honetan eskualdeko herritar asko ibiltzen da paseatzen eta kirola egiten. Obra hau egiteko inbertsioa ia 9.000 eurokoa izan da.