SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/05/08

24 proposamen onartu dira aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren amaierako fasean

Proposamenak herritarren artean bozkatuko dira maiatzaren 20an Las Llanas Udal Pilotalekuan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aurrekontu parte-hartzaileen programa bere azken txanpan sartu da onartu diren 24 proposamenak argitaratuta eta horiek herritarren artean bozkatuko dira maiatzaren 20an Las Llanas Udal Pilotalekuan.

Udal zerbitzu teknikoek apirilean zehar aztertu dituzte herritarrek egindako 273 ekarpenak eta egindako proposamenekin azken aukeraketa bat egin du bideragarritasun teknikoa, juridikoa eta ekonomikoa kontuan hartuta.

Aukeraketa egiteko zenbait oinarrizko irizpide hartu dira, hala nola, proposamenen kopuruak Udalak aurrekontu parte-hartzaileak egiteko bideratutako 175.000 euroko diru-saila ez gainditzea, inbertsioa izatea, 2018ko aurrekontu ekitaldiaren barruan egikaritzeko aukera izatea, proposatutako jarduketa legezkoa izatea, udalaren eskumenekoa izatea eta etorkizunean bere egintza ezohiko gastuak ez sortzea.

Baldintza hauek ezarrita, azken proposamenak honako hauek izan dira:

  1. Udal pilotalekua egokitzea emakumeen aldagela jarrita.
  2. Udal hiri-baratzeak sortzea.
  3. Ibilgailu elektrikoentzako batería-kargagailuak.
  4. Kueto Gurutzearen eta Portopin Parkearen artean farolak jarztea.
  5. Doctor Fleming Kalean espaloiak berritzea.
  6. Las Camporras Parkean hiri altzariak aldatzea eta argiztapena hobetzea.
  7. Parkeren bat estali eta umeen jolasak eguneratzea.
  8. Kiroldegiko fitness makinak aldatzea.
  9. Udal liburutegiko altzariak aldatzea.
  10. Bizikleta elektrikoak erostea.
  11. Interes puntuak eta turistikoak sustatzeko APP-ak.
  12. Las Camporras parkeko umeen jolasgunea zabaltzea.
  13. Txakurgunean eraberritzea.
  14. Las Camporras parkean jarduera anitzeko parkea eraikitzea.
  15. Eleizako parkean aisialdi gune bat sortzea.
  16. Kasko plazako pergola estaltzea.
  17. Kuetoko Gizarte Zentroan altzari berriak jartzea.
  18. Umeentzako igerilekua eraikitzea.
  19. Kiroldegietako aldagelak egokitzea.
  20. Txabarri kalean hondakinak batzeko buzoiak kentzea.
  21. Doctor Ferran kaleko espaloiak egokitzea.
  22. Hiru Kontseiluen Plazan komisaldegia jartzea.
  23. Sotera de la Mier kaleko espaloiak konpontzea.
  24. Helduentzako kirol makinak Markonzaga parkean.

Herritarren arteko bozketak ezarriko du proiektuak egiteko hurrenkera Udalak programa hau burutzeko ezarritako 175.000 euroko kopurua agortu arte. Bozketa maiatzaren 20an, igandea, izango da Las Llanas Udal Pilotalekuan, 10:00etatik 20:00etara. Bozketan, 2018ko apirilaren 30a aurretik Sestaon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritar guztiek parte hartu ahal izango dute.

Bozketa eguna ohiko hauteskunde egun baten antzera burutuko da, hau da, bozka emateko eskubidea dutenen errolda ofiziala egongo da eta bozkatzeko, herritarrek agiri balioduna aurkeztu beharko dute prozesuaren baliagarritasuna bermatuko duten Sestaoko Udaleko funtzionarioen aurrean. Botoa balioduna izan dadin, 23 finalisten arteko proposamen bakarra markatu ahal izango da.

Datozen egunotan Udalak liburuxka bat bidaliko du etxe guztietara bozketa eguneko dinamika azalduz. Bozketa eguneko emaitzak maiatzaren 29ko Osoko Bilkuran aurkeztuko dira Udalbatzak onar ditzan.