Prentsa Aretoa
2018/04/30
Sestaoko Udala Lan Eskola eta Sorospen Etxea eraberritzeko planifikatzen hasi da
Udalak herritarren partaidetzarekin batera idatziko den birgaitzeko programa estrategikoa egitea kontratu du
Sestaoko Udala urratsak ematen jarraitzen du garai bateko Bizkaiko Labe Garaietako Lan Eskola eta Sorospen Etxeari balioa eman eta etorkizunean birgaitzeko plangintza egiteko. Udalaren gogoa da eraikin enblematiko hauek errekuperatzea eta abagune ekonomiko berria probestu nahi du erronka garrantzitsu honi heltzeko. Helburu hau gauzatzeko lehen urratsa aholkularitza enpresa bati Txabarri kalean dauden bi eraikin hauek birgaitzeko programa estrategikoa egitea kontratatzea izan da.
Industria garaian eraikitako bi higiezin hauetan esku-hartzeko gogoa, udalerriko zonalde honetan egiten ari den garapen sozio-urbanistikoaren plangintzaren barruan dago. Lan Eskola eta Sorospen Etxea birgaitzea BAI Txabarri-El Sol arean garatzen ari den etxebizitza eraikinak birgaitzeko eta plangintza fasean dagoen Iberia Behekoa zonaldea birgaitzeko proiektu hasi berriari gehituko litzaioke.
Lan hau garatzen hasteko, Udalak 2016 urte bukaeran Eusko Jaurlaritzaren 6.056 euroko diru-laguntza jaso zuen, urbanizatutako ondarea birgaitzeko diru-laguntzen programaren barruan. 2017ko azaroaren 16an plangintza estrategikoa idaztea agindu zuen 21.000 euroko kostuarekin. Udalaren asmoa inguruan dauden eraikin eta urbanizazioetan esku-hartzea da eta horretarako, programa estrategikoak birgaitzeko eta balioan jartzeko dauden aukerak aztertuko ditu.
Zonaldean eta udalerrian eragina duten alderdi urbanistiko, sozial, ekonomiko eta erakundeen diagnostiko osoa egin da. Ondoren estrategia eta plana ezartzeko definizioa egin da. Horretarako aurretik egindako diagnostikoak definitu dituen erronkei aurre egiteko helburuak planteatuko dira eta horien eta udalerriko interes orokor eta parte hartzen duten eragileen artean dagoen harremana aztertuko da.
Programa honen barruan, maiatzean zehar, herritarren partaidetza prozesua garatuko da herritarren proiektu honekiko inplikazioa bilatu asmoz.
Helburua programa estrategikoari buruzko informazioa ematea, zonaldea birgaitzeko gaur egun dauden beharrak eta aukera kontrastatzea eta elkarlanean eta adostasunez egindako proposamenak egitea da, eraikin hauek eta inguruan dagoen espazio urbanoa birgaitu eta balioan jartzen laguntzeko.
Prozesua Sestaoko herritar guztiei dago zabalik; herritar, elkarte, gazte, adineko, langabe, aditu, balizko inbertitzaile eta parte hartu nahi duen orori.
Horretarako zuzeneko bi saio egongo dira, maiatzaren 8an eta 22an Lan Eskola eraikinean bertan (Txabarri kalea, 4), 19:00etatik 20:30era. Bere ardurapean haurrak dituztenek, haiekin etor daitezke, hauek modu ludikoagoan parte hartu ahal izango baitute.
Horrekin batera, maiatzaren 1a eta 31a bitartean, www.partehartu-sestao.eus partaidetzarako atari birtuala irekiko da, eta bertan zuzeneko saioetan izena emateko aukera izango da. Udalak deia luzatzen die herritarrei aukera hau baliatu eta programa estrategiko hau egiten parte har dezaten.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14