Prentsa Aretoa
2018/04/24
Sestaoko Udalak 2017 ekitaldia 1,9 milioi euroko gerakinarekin itxi du
Aurrezkiak aurtengo aurrekontuari gehituko zaizkio jarduera berriak finantzatzeko
Sestaoko Udalak 2017ko aurrekontu-ekitaldia 3,5 milioi euroko superabitarekin itxi du, horrek 1,9 milioi euroko gerakina suposatzen du eta gerakin hori 2018ko aurrekontuari gehituko zaio.
Diru-kopuru handiei begiratzen badiegu, Udalak, diru-sarrerak kontuan hartuta, aurrekontuen %90eko egikaritze maila izan zuela ikus daiteke eta gastuen atalean %84, nahiz eta azken kopuru honek ez dituen aurtengo urtarrilean jaso diren 2017 urteari dagozkion 1,9 milioi euroko fakturak jasotzen.
Josu Bergara alkateak adierazi du Udal Gobernuak aurrekontua “ardura eta zuhurtzia handiz kudeatu duela” eta hori dela eta beste behin ere egonkortasuna eta gastu-araua betetzeko helburuak lortu direla.
Aurrezki gordin positiboari esker, Udalak proiektu berriak finantzatzeko erabili ahal izango du diruzaintzako gerakina. Gaur gaurkoz, kaleak asfaltatzeko programa, La Iberia kalea, Txabarri eta Kale Nagusiaren artean modernizatzea, irisgarritasuna hobetzeko bost obra finantzatzea eta Irisgarritasun Plana, Merkataritza Biziberritzeko Plana eta Buenavista kalea berriro urbanizatzeko proiektua eskatzeko beharrezkoa den finantza osatzea aurreikusten dira.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























