SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/03/16

175.000 euroko inbertsioa egingo da bost obra berritan, irisgarritasuna hobetzeko

Obrak uda aldera hastea espero du Udalak

rss Ezagutzera eman
175.000 euroko inbertsioa egingo da bost obra berritan, irisgarritasuna hobetzeko

ARGAZKIA JAITSI

Sestaok irisgarritasuna hobetzen jarraitzeko ahaleginari ekiten dio Udalak. Helburu horrekin, Obrak eta Herri Bideak arlotik bost obra berri kontratatuko dira datozen egunetan, eta horretarako 4.313 euroko kontu-saila irekiko da.  Obra horien bitartez hiriko zenbait gunetan eguneroko bizitzan hainbat pertsonari eragiten dien oztopo arkitektonikoak hobetuko dira. 175.000 euroko kostua izango dute, eta Eusko Jaurlaritzak 27.600 euroko diru-laguntza emango du horretarako. Epeei dagokienez, Udalak espero du uda aldera hastea lanak egiten.

Egingo den obretako bat izango da Gazteleku eta Gazteen Informazio Bulegorako sarbidean arrapala bat eraikitzea. Beste bat Zumalakarregi eta Miguel de Unamuno kaleen arteko gurtzean egingo da. Gurutze hau baino apur bat gorago, Zumalakarregi eta Doctor Fleming kaleen arteko gurutzean, eraberritze lanak egingo dira. Gainerako obra biak Kueto auzoan egingo dira. Horietako bat anbulategirako sarbideko espaloiak berritzea eta bestea Marcos Grijalvo eta Miguel de Cervantes kaleen arteko gurutzean egingo da.