SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/03/13

Sestaok diru-laguntza eskatu dio Aldundiari bostgarren edukiontzia jartzeko

Udalak aurten bertan jarriko du abian edukiontzi marroia. 173 edukiontzi jarriko dira hondakin organikoak jasotzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak 80.000 euroko diru-laguntza eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, udalerrian edukiontzi marroia ezartzen lagun diezaion.

Udalak hurrengo egunetan sinatzea espero du RSU Sestao AEEarekin hiri-hondakin solidoen bilketa, izan ere joan den azaroan egindako udalbatzaren osoko bilkuran onartu zen adjudikazioa, eta ezetsi egin dira lehiaketa irabazi ez duten enpresek aurkeztutako errekurtsoak.

Kontratu berriak ekarriko dituen berrikuntzetako bat bostgarren edukiontziaren garapena izango da. Horretan hondakin organikoa jasoko da Sestaoko udalerri osoan, eta 2018ko urte honetatik hasita.

Proiektuaren arabera, 173 edukiontzi jarriko dira, 2.200 litroko edukierakoak, udalerri osoan zehar banatuta, 200 biztanleko edukiontzi bateko ratioaz.

Bestetik, 202 ontzi ere jarriko dira, 60 litroko edukierakoak, ostalaritza eta merkataritza sektoreari banatuta, hauek ere birziklatzen parte har dezaten.

Era berean, 3.000 ontzi aireztatu banatuko dira, 10 litroko edukierakoak, eta 300.000 poltsa konpostagarri, hamar litroko edukierakoak, etxeetan birziklatzeari ekin diezioten.

Udalak astean sei egunetan jasoko ditu hondakinak, astelehenetik larunbatera edukiontziak jartzea aurreikusitako guneetan, bai erdigunean eta bai industria- eta merkataritza-guneetan ere.

Aldundiari eskatutako diru-laguntzari esker, proiektu hau abian jartzeak dakarren gastuaren zati bat ordainduko dela espero du udalak, guztira 190.000 eurokoa baita kostua.