Prentsa Aretoa
2018/03/01
Udalak herritarrekin kontsultatuko du zertan inbertitu 175.000 euro
Astelehenean irekiko da proposamenak egiteko epea
Udalak herritarrekin kontsultatuko du udalaren aurrekontuetako 175.000 euro zein inbertsiotan gastatu behar diren erabakitzeko. Horretarako, datorren astelehenean, martxoak 5, herritarren partaidetza prozesua jarriko da abian herritarrek Udalari euren ideiak proposatzeko, eta prozesu hori maiatzaren 29an amaituko da, Udalbatza Osoak proposamenak onartzen dituenean.
Iaz egin zen lehen esperientzia ikusita, Sestaoko Udalak beste urrats bat eman du herritarren partaidetzan. Iaz herritarrei galdetu zitzaien zein ziren euren lehentasunak aurrekontua egiteko, eta aurten 175.000 euroko diru-saila gorde da, inbertsioetarako diruaren %10, herritarren iradokizunei erantzuteko.
Udala eskuorri bat banatzen hasi da postontzietan jendeak bere proposamenak egin ahal izateko. Eskuorri hauek martxoaren 23a arte utzi ahal izango dira honako toki hauetan: Udaletxea, Castaños Eraikina, Liburutegia, Conde Balmaseda Adinekoen Zentroa, Kueto Gizarte Zentroa, Las Llanas eta La Benedicta Kiroldegiak, Gaztelekua eta Behargintza. Esku-orria etxean jaso ez dutenek horiek jasotzeko kutxatiletan izango dituzte aleak bete ahal izateko. Informazioa udalaren www.sestao.eus web orria “Aurrekontu parte-hartzaileak 2018” atala erabiliz ere igorri ahal da.
Fase hau amaituta, martxoaren 27an argitaratuko dira udalaren web orrian jasotako proposamen guztiak. Apirilean zehar, Udalak aztertuko du proposamen horiek lege aldetik, ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak diren ala ez, era horretan batzuk hurrengo fasera pasatuko dira eta beste batzuk baztertu egingo dira eskatzen diren baldintzetakoren bat ez betetzeagatik. Emaitzak maiatzaren 7an argitaratuko dira udalaren web orrian.
Baldintzak betetzen dituzten proposamenak herritarren artean bozkatuko dira maiatzaren 20an Las Llanas Udal Pilotalekuan. Botoak zenbatu eta emaitzak argitaratu ondoren, aukeratuak, maiatzaren 29an Udalbatza Osoan onartuko dira.
Udalak herritarrei dei egiten die parte hartzera eta horretarako, datozen egunotan Udalaren sare sozialetan eta udal kiroldegietan eta liburutegian instalatuta dauden pantailetan proiektatuko den bideoa prestatu du.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14