Prentsa Aretoa
2018/02/27
Sestaok 1,1 milioi euroko inbertsioa egingo du hodi zaharrak eta hondatuak berritzeko
Udalak 2018-2027 (10 urte) aldirako jarduera plana onartu du eta bertan 14 obra egitea aurreikusten da
Udalak 1,1 milioi euroko inbertsioa egingo du ura banatzeko hodi zaharrenak eta egoera txarrean daudenak berritzeko, Udalbatza Osoak Bigarren Mailako Ura Banatzeko Sarearen Udal Berritze Plana onartu ondoren.
Planak 14 jarduketa egitea aurreikusten du 2018-2027 urte bitartean. Obra hauek egiteko irizpidea honakoa hau kontuan hartuta egin da: instalazioaren antzinatasuna, ekipo hondatuak egotea eta bide publikoan dauden materialak erretiratzea, hala nola, fibrozementua, PVC-a, burdinurtu grisa, burdina eta beruna.
Programa honek honako toki hauetan izango du eragina: Karmengo Ama Auzunea, Autonomia eta Marcos Grijalvo kaleen arteko bidegurutzea, Pablo Sorozabal kalea, Bide Nagusi kalea (Musika Eskolaren parean), Galindo Bidea kalea, Las Llanas Zumardia kalea, (5 eta 11 eta 12 eta 31 atarien artean), Galindoko Padura kalea, Juan de la Cierva kaleko parkea eta Txabarri eta Sotera de la Mier kaleen lotunea.
Proiektu honen sorrera Sestaoko Udalak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak 2016ko uztailaren 19an, ur edangarria banatzeko tokiko bigarren mailako sarea kudeatu, mantendu, ustiatu eta berritzeko izenpetutako hitzarmenean dago.
Akordio honen bidez, Ur Partzuergoak Udalari 6,6 milioi euro emateko konpromisoa hartu zuen hurrengo hamabi urteetan hiri-irazkia hobetzen gastatzeko. Dena dela, baldintzetako bat diruaren zati bat ur edangarriaren horniketa egiteko bigarren mailako sarea berritzen inbertitzea izan zen.
2018ko urtarrilaren 30ean Ur Partzuergoak Udalari igorri dio egin beharreko obren proposamena, lehendabizi udal teknikoek eta gaur Osoko Bilkurak balidatu duena.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14