Prentsa Aretoa
2018/02/21
Euskara arloak diruz lagunduko ditu ikastaro intentsiboak eta barnetegietako banakako egonaldiak
Udalak diru-laguntza deialdiari bultzada bat eman nahi dio pertsona gehiagorengana heltzeko
Sestaoko Udalak Euskara arloko diru-laguntzen deialdia berrikusi du kontzeptu berriak jaso eta pertsona gehiagori laguntza emateko.
Deialdia 2016an jarri zen funtzionamenduan eta bere ahalegina ikaste prozesua hobetzeko barnetegietara joaten diren familiei laguntzea izan da.
Baina, iaz jaso ziren eskabideak gutxi izan zirela ikusita, ataleko arduradunek diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak zabaltzeko erabakia hartu dute. Horrela, 2018an, euskaltegietan ikastaro intentsiboak egin eta barnetegietara banaka joaten diren 16 urtetik gorakoek ere eskatu ahal izango dute diru-laguntza.
Gorka Álvarez Euskara Zinegotziak azaldu duenez, jaso diren aldaketen helburua “programa hau jende gehiagorengana iristeko bultzada eman eta euskararen ikaskuntza sustatzeko tresna izateko duen espiritua mantentzea da”.
Tokiko Gobernu Batzordeak argi berdea eman dio gaur aurtengo deialdiari, eta martxoa erdi aldera argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Udalaren aurrekontuak 950 euroko diru-saila du gastu hauei aurre egiteko, eta diru-sail hori handitu egin liteke eskabidea handiagoa izatekotan.
Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak intentsiboetan eta barnetegietan egindako ikastaroak dira, beti ere 2 eta 30 egun bitarteko iraupena badute eta euskaltegi eta barnetegien sare publiko eta pribatuko zentroetan egiten badira.
Udalak emandako diru-laguntza bateragarria da beste erakunde publiko eta pribatuek emandako diru-laguntzarekin, beti ere gehiegizko finantzaketa egon ezean.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14