SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/02/15

Behargintzak 12 langabeturi emango die prestakuntza sektore sozio-sanitarioan lan egiteko

Izena emateko epea datorren astelehenean, otsailak 19, irekiko da

rss Ezagutzera eman
Behargintzak 12 langabeturi emango die prestakuntza sektore sozio-sanitarioan lan egiteko

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Behargintzak, apirilaren bukaeran, prestakuntza espezializatua emateko ibilbidea jarriko du abian eremu sozio-sanitarioan laneratzeko zailtasunak dituzten 12 langabeturentzako hiru ikastaro eskainiz.

Prestakuntza ibilbideak 115 orduko iraupena izango du, adinekoekin eta menpekotasuna duten pertsonekin lan egiteko helburua du, eta hiru prestakuntza jarduera ditu, horietan zaintza aringarriak (40 ordu), Alzheimerrak jotako gaixoen laguntza (45 ordu) eta doluaren kudeaketa (30 ordu) landuko dira.

Leire Corrales Ekonomia Sustapena arloko zinegotziak azaldu duen bezala, “Behargintzak pertsona langabetu hauek prestatzea erabaki du sektore sozio-sanitarioak lan aukerak eskaintzen jarraitzen duelako eta gero eta pertsona espezializatuagoak eskatzen dituelako”.

Astelehenean, otsailak 19, irekiko da izena emateko epea Behargintzan bertan, han interesatu duten pertsona guztien eskura daude programa honetan parte hartu nahi duten guztiek bete behar dituzten baldintzak, eta martxoaren 16an itxiko da.

Espezialitate ibilbide honetan parte hartzeko honako baldintza hauek eskatuko dira:

  • Behargintzan eta Lanbiden izena emandako langabeak eta Sestaon 2017ko urtarrilaren 1a aurretik erroldatuak.
  • Esperientzia edo/eta prestakuntza izatea etxez etxeko arloan, arlo sozio-sanitarioan, eta adinekoak eta menpekotasuna dutenak zaintzen.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak Lan Berri Programaren 51/2017 Foru Dekretuan eskatzen dituen baldintzetako bat beteta izatea.

Prestakuntza ibilbide hau Lan Berri / Sestaolan 2017-2018 programaren barruan dago eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du oso-osorik.