Prentsa Aretoa
2018/02/12
Sestaoko Inauteriek 10.000 euro banatuko dituzte sarietan
Jarduerak otsailaren 16tik, ostirala, 18ra arte, igandea, burutuko dira
Sestaon dena dago prest 2018ko inauteriez disfrutatzeko. Gaur goizean Udaleko zinegotziak mozorrotuta agertu dira programazioa aurkeztu eta herritarrei jaietan parte har dezatela animatzeko. Jarduerak gaur 16, ostirala, hasi eta 18an, igandea, amaituko dira.
“Sestao dibertsiora zabalduko den udalerria izango da datorren asteburuan. Jendeari dei egiten diogu mozorrotu, eta seguruenik eskualdeko inauteri garrantzitsuenetan, modu osasungarri eta alaian parte hartzeko” eskatu du Josu Bergara alkateak.
Bere aldetik, Eduardo Abad Kultura arloko zinegotziak azpimarratu duenez, programazioa “ aurreko urteetakoaren antzekoa da, eta oso herrikoiak izanik gustu guztietako jarduerez osatua, baina batez ere esango nuke gure Inauterietako Desfileak oso sari potoloak dituela eta horrek koadrila asko animatuko duela parte hartzen”.
Mozorrorik onenen artean, saritan banatuko diren 10.000 eurotik gora dira Sestaoko inauterietako eragingarri handiena.
Udala osatzen duten talde politikoek programazioaren aurkezpena baliatu dute jai hauek disfrutatuko dituen jendeari mezu serio bat bidaltzeko. Zentzu honetan, emakumeenganako begirunea eskatu dute “inauteriak eraso sexistarik gabeko jai libreak izan daitezen". Ideia hau sendotzeko, Berdintasun arloak honako lelo hau daraman pegatina banatuko du “Jaietan ere Beldur Barik jarrera”, nahi duten talde guztiek Desfilean zehar erakusteko.
Era berean, jendeari eskatu diote modu osasuntsu baten dibertitzeko espazio publikoak eta altzariak errespetatuz.
Programazio osoa kontsulta dezakezu lotura honetan.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14