SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/01/30

Udalak 5 milioi euroko dirusarrera izango du Kuetoko ur biltegi zaharreko orubearen salmentarekin

Enkantea irabazi duena Amenabar eraikuntza taldea izan da, eta urte beteko epea izango du etxebizitzak eraikitzeko obra-lizentzia eskatzeko

rss Ezagutzera eman
Udalak 5 milioi euroko dirusarrera izango du Kuetoko ur biltegi zaharreko orubearen salmentarekin

ARGAZKIA JAITSI

Udalak Amenabar eraikuntza enpresari adjudikatu dio lehen Kuetoko ur biltegia egon zeneko udalaren jabetzako orubea. Udalak 5 milioi euroko dirusarrera izango du lur horiek salduta, eta Kuetoko Gurutzearen inguruko kale zatiak berriro urbanizatzea ere jasoko du gauzazko ordainketa gisa.

Lau enpresa aurkeztu dira orube hori saltzeko Udalak antolatutako enkante publikora, eta Amenabar taldeak aurkeztutakoa izan da onuragarrienta udal interesentzako, udal teknikariek egindako balorazioaren arabera.

Salmenta honengatik Udalak jasoko dituen 5 milioi eurotatik, lehenengoa 20 eguneko epean ordaindu beharko da, udalbatza osoaren erabakia jakinarazten denetik hasita. Sei hilabeteren buruan ordaindu beharko du beste %30a, eta gainerako %50a 12 hilabeteren buruan ordaindu beharko du, edo lehenago baldin eta adjudikatariak lehenago eskatuko balu obra-lizentzia.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak 130 etxebizitza eraikitzea baimentzen du, bi eraikinetan, Bide Nagusia eta Pablo Sarasate kalea lotuko duen kale berri batek banatuta. Lurzorua adjudikatzen denetik, sustatzaileak urte beteko epea izango du obra-lizentzia eskatzeko.

Josu Bergara alkateak adierazi du eskuratutako diruaren zati bat Galindoko kirol instalazioak eraberritzera bideratu nahi lukeela.